Pribatutasun-politika
Pribatutasun-politika
Politika hau aireportuko instalazioen erabiltzaileei zein gure webgune korporatiboko erabiltzaileei informazioa emateko da.
Agiri honen helburua da zure datu pertsonalen tratamenduaren inguruko informazioa ematea, Datu Pertsonalen Babeserako araudian ezarritakoaren arabera, hain zuzen ere, pertsona fisikoen datu pertsonalen babesaren eta datu horien zirkulazio askearen inguruko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Erregelamenduan, eta Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPDGDD).
Tratamenduaren arduradunak ondorengo hauek izango dira:
Murtziako Nazioarteko Aireportuan zerbitzuren bat erabiliz gero, ondorengo hau izango da tratamenduaren arduraduna:
Datu pertsonal hauek tratatuko dira:
Kontuan izan, batzuetan, zerbitzua behar bezala emateko eta kontratua betetzeko, derrigorrezko datuak eman beharko dituzula, zerbitzua edo kontratua garatzeko edo dagozkion legezko betebeharrak betetzeko ezinbestekoak badira. Bestela, ezingo da kontratua gauzatu edo sinatu, edo Aenak ezingo ditu bere legezko betebeharrak bete.
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak edo gurekin harremanetan hastean ematen dizkiguzunak eta harremanean zehar jaso edo sor daitezkeenak tratatu egingo dira informazio-orrian, datu pertsonalen inprimakian edo aireportuan zure esku egongo diren beste edozein bitartekoetan agertzen diren helburuetarako, eta jarraian azaltzen dira, laburtuta:
Oharra: Zerbitzu baten Pribatutasun-politika berezia egotekotan, bertan ezarritakoa aplikatuko da.
Aireportuetako gure instalazioen erabiltzailea bazara, hau jakinarazi nahi dizugu:
Aireportuetako erreklamazioak kudeatzea eta horiei erantzutea, bai eta mota guztietako erreklamazioak/kexak/iradokizunak/informazio eskaerak kudeatzea eta izapidetzea ere, tratamendu hori horretarako eman den baimenean oinarrituta. Emandako baimena ukatu dezakezu edozein unetan, mezu elektroniko bat bidaliz ocpd@aena.es helbidera. Mezuan hau adieraziko da: “Baimena kentzea” + Eskabide mota + Aireportua, eta zure nortasuna egiaztatzeko informazioa ere erantsiko da. Datuak izapidetu bitartean eta erreklamaziorik sor daitekeen bitartean gordeko dira. Erreklamazioa, kexa, eskaera edo iradokizuna izapidetzean inplikatutako hegazkin-konpainiari, enpresari edo erakundeari jakinaraziko zaizkie, hala dagokionean; epaile eta auzitegiei, erreklamazioa jarduketa judizial baten ondorio bada, eta baita legeak ezarritako agintariei ere. Ez da aurreikusten nazioarteko transferentziarik.
Zerbitzu honek barne hartzen ditu bai Aena SME SA sozietateari, bai Aena Sociedad Concesionaria del Aeropuerto Internacional de la Región de Murcia SME SA sozietateari edo, hala badagokio, Aena Desarrollo Internacional SME SA sozietateari bidalitako erreklamazioak, kexak eta iradokizunak kudeatzea, kontrolatzea eta izapidetzea, bai eta Aenaren webguneko Izapideak eta erreklamazioak atariaren bidez aurkeztutako mota guztietako kexen, erreklamazioen edo iradokizunen zerbitzuak ere.
Agintariak. Agintari izaera baduzu, zure datuak Agintariei ematen zaizkien zerbitzuak kudeatzeko eta kontrolatzeko tratatuko dira, hala nola bisiten kudeaketa, agintaritza-aretoen kudeaketa, erregistroa eta erakundeen arteko harremanak mantentzea, legezko betebeharrak betetzeko. Era berean, datuen jatorria jakinaraziko dizugu; zenbaitetan, zeure erakunde publikoarenak edo Administrazioarenak izan daitezke. Datuak gure enpresarekin zure harremanak dirauen bitartean eta erreklamazioa egin daitekeen bitartean gordeko dira. Zure datuak jakinarazi ahal izango zaizkie, hala badagokio, kontratua gauzatzeko bidaiatzen duzun hegazkin-konpainiari eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, legezko betebeharrak betetzeko. Ez da aurreikusten beste hirugarren bati jakinarazpen gehiagorik egitea, ezta nazioarteko transferentziarik ere, lege-betekizunak horrela ezarri ezean.
Jakinarazpen komertzialak. Zure datuak komunikazio komertzialak bidaltzeko tratatuko dira, zure onespenean oinarrituta. Emandako baimena ukatu dezakezu edozein unetan, mezu elektroniko bat bidaliz ocpd@aena.es helbidera. Mezuan hau adieraziko da: “Jakinarazpen komertzialetarako baimena kentzea”, eta zure nortasuna egiaztatzeko informazioa ere erantsiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau.
Aireportuko erabiltzaileen kudeaketa: bisitak. Zure datuak tratatu daitezke Aireportuko erabiltzaileen kudeaketa: bisitak eginkizunerako, gure aireportu batera bisitan etortzen bazara, eta zure baimenean oinarrituko da. Halaber, zure aldi baterako akreditazioa kudeatuko dugu bisitarako (bisitan bazatoz eta/edo arrazoi operatibo edo profesionalengatik), sarbideen kontrolerako eta instalazioen segurtasunerako; eta aireportura edo zentrora egiten diren bisitak kontrolatuko ditugu, tratamendu hori legezko betebehar batean (segurtasun pribatuko araudia) eta interes publikoan (aireportuko segurtasuna) oinarrituta. Datuak hilabetez gordeko dira, eta erreklamazioak aurkez daitezkeen bitartean. Zure datuak Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinaraz dakizkieke, legezko betebeharrak betez, eta ez da aurreikusten nazioarteko lagapen edo transferentzia gehiagorik, legezko betebehar batek hala agintzen duenean izan ezik.
Eskatutako Mugikortasun Mugatuko Pertsonen (MMP) zerbitzua kudeatzea. Zure datuak Mugikortasun Mugatuko Pertsonei (MMP) laguntzeko eskaeren zerbitzua kudeatzeko tratatuko dira, eta tratamendu hori lege-betebeharrean eta gizarte-babeserako araudian oinarrituko da, desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonek aireko garraioan dituzten eskubideei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1107/2006 (EE) Erregelamenduari jarraituz. Zure datuak gogobetetze-inkesta bat bidaltzeko ere erabiliko ditugu, zure esperientzia ezagutzeko eta zerbitzua hobetu ahal izateko, gure interes legitimoetan oinarrituta.
Ildo horretan, barne-azterketa bat egin dugu, datuen babeserako duzun eskubidea eta horrelako inkestak egiteko dugun interesa haztatuz, erabiltzailearen esperientzia eta zerbitzua bera hobetzeko. Eta ondorioztatu dugu badagoela zure aldetik arrazoizko itxaropen bat tratamendu horren inguruan; gainera ez dira bereziki babestutako datuak tratatuko eta ez dute erabaki automatizaturik ekarriko.
Tratamendu horren aurka egin dezakezu edo informazio gehigarria eska dezakezu Politika honetan horretarako gaitutako kanalen bidez edo mezu elektroniko bat bidalita dpd@aena.es helbidera.
Aireportuetan horretarako identifikatuta diren puntuetan bertaratzean emango da zerbitzua, edo aurretiko erreserba eginez Aenaren edo zure aire-konpainiaren webgune bidez. Zure datuak Aenari iritsi ahal zaizkio aire-konpainiatik, erreserba zure konpainiaren webgunearen bidez egin duzunean edo Aenaren sareko aireportu batera beste aireportu batetiko hegaldi batean zatozenean. Zure datuak helburua betetzeko beharrezkoa den denboran eta erreklamazioa aurkez daitekeen bitartean gordeko dira. Ez dago aurreikusita datuen lagapenik egitea (legeak hala agintzen duenean izan ezik), ezta nazioarteko datu-transferentziarik ere.
Horrez gain, aireportuko hainbat puntutan dauden monolitoetan, zure datuak tratatuko ditugu (monolitoan dagoen kamerak hartutako irudia eta zure ahotsa, monolitoan dagoen dei-botoia sakatzen duzunean aktibatzen direnak), eskatutako laguntza hobeto kudeatzeko, zerbitzu hobea emateko interes legitimoan oinarrituta. Zure datuak (ahotsa bakarrik) urtebetez gordeko dira zerbitzuan gertatzen diren erreklamazioak edo gorabeherak aztertu ahal izateko, eta ez zaizkio hirugarren bati jakinaraziko.
Ildo horretan, barne-azterketa bat egin dugu, datuen babeserako duzun eskubidea eta sortzen den edozein zalantza edo kontsultari aireportuan bertatik bertara zerbitzu hobea emateko dugun interesa haztatuz. Eta ondorioztatu dugu badagoela zure aldetik arrazoizko itxaropen bat tratamendu horren inguruan; gainera ez dira bereziki babestutako datuak tratatuko eta ez dute erabaki automatizaturik ekarriko.
Tratamendu horren aurka egin dezakezu edo informazio gehigarria eska dezakezu Politika honetan horretarako gaitutako kanalen bidez edo mezu elektroniko bat bidalita dpd@aena.es helbidera.
Tratatutako datuak: Identifikazio-datuak, harremanerako datuak, osasun-datuak (desgaitasun mota edo behar bereziak) eta zure hegaldiarenak. Irudia eta ahotsa monolitoetan.
Telefono jakin batzuetara egindako telefono-deien grabaketa. Hala badagokio, zure ahotsa erabili ahal izango dugu telefono jakin batzuetara egindako telefono-deiak grabatzeko (operatiboak, gorabeheren ikerketa, larrialdiak), zure baimenean, kontratua gauzatzean, bizi-interesean, interes publikoan, erreklamazioak egitean oinarrituta, dagokionaren arabera (egindako dei motaren arabera). Grabazioen kontserbazio-aldia grabazioen xede edo helbururako beharrezkoa dena izango da; hala ere, gainerako denbora-tartean, blokeatuta geratzen dira suntsitu arte, eta epaileek eta auzitegiek bakarrik eskura ditzakete. Ez da aurreikusten datuen lagapenik ez eta nazioarteko transferentziarik ere, lege-betekizunak horrela ezarri ezean.
Grabazioen kontserbazio-aldia grabazioen xede edo helbururako beharrezkoa dena izango da; hala ere, gainerako denbora-tartean, blokeatuta geratzen dira suntsitu arte, eta epaileek eta auzitegiek bakarrik eskura ditzakete. Ez da aurreikusten datuen lagapenik ez eta nazioarteko transferentziarik ere, lege-betekizunak horrela ezarri ezean.
Ibilgailuen aparkalekua kudeatzea eta erreklamazioei erantzutea. Ibilgailuentzako gure aparkaleku bat erabiltzen baduzu (publikoa, abonukoa edo pertsonala), zure datuak erabili ahalko dira Ibilgailuen aparkalekua kudeatzeko eta horko erreklamazioei erantzuteko. Era berean, jakinarazten dizugu aparkalekura sartzeko kamerek hartutako irudiak, ibilgailuaren datuak jasotzen dituzten kamerenak barne (matrikula ezagutzeko eta irakurtzeko sistema, aurrealdea eta/edo atzealdea), legezko betebeharrak betetzeko erabiliko direla, aparkaleku-kontratua arautzen duen legeriatik eratorritakoak barne, ibilgailua identifikatzeko betebeharra, esaterako. Aireportu batzuetan, aparkalekura sartzerakoan eta irteterakoan gidatzen ari zarela hartutako zure irudia tratatu egiten da segurtasun helburuetarako, interes publikoan oinarrituta (ikus Bideozaintza). Halaber, sartzeko eta irteteko, lortutako matrikulari eta, kasuan kasu, zure erreserbari buruzko datuak (ikus “Aenaren aparkalekuaren erreserba” tratamenduari buruzko informazioa) tratatu egingo dira aparkalekua kudeatzeko, eta tratamendu horren oinarria kontratua gauzatzea izango da. Zure datuak erreklamazioei erantzuteko eta horiek ebazteko erabili ahalko dira, legezko betebeharrak betez.
Abonatuen edo langileen aparkalekuaren kasuan, zure datuak (identifikaziokoak, harremanekoak eta, hala dagokionean, zure enpresarenak) tratatu egingo ditugu. Datu horiek zure enpresak emanak izan daitezke, zure abonua kudeatzeko, eta tratamendu horren oinarria kontratua (eta, hala badagokio, zure enpresaren eta Aenaren arteko kontratua) egikaritzea izango da. Kasu horretan, zure datuak zure enpresari jakinarazi ahalko zaizkio, kontratu hori garatu ahal izateko).
Tratatutako datuak: Ibilgailuaren irudiak (matrikula, aurrealdea edo atzealdea), sarrerako eta irteerako uneari buruzko datuak, lortutako matrikula eta zure erreserbaren datuak, hala dagokionean, ordainbideak.
Hartutako irudiak aparkalekuko egonaldia iraun bitartean gordeko dira, eta, ondoren, hilabete bateko gehieneko epean.
Aparkalekua kudeatzeko datuak, berriz, egonaldiak eta/edo kontratuak iraun bitartean gordeko dira (arestian azaldutako kasuetan), eta baita erreklamazioak egin daitezkeen epean ere.
Datuak jakinarazi ahalko zaizkie zure bankuari, emandako zerbitzuagatik kobrantza egiteko (hala dagokionean), zure enpresari, zure kontratua egikaritzeko beharrezkoa denean (hala dagokionean), eta baliteke Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinaraztea, segurtasun publikorako benetako arriskua prebenitzeko edo arau-hauste penalak zigortzeko, eta baita epaile eta auzitegiei ere, errekerimendu judizialaren kasurako. Ikuskatze-jarduerako eskumena duten administrazio publikoei jakinaraztea ere aurreikusten da, estatuko eta erkidegoetako errepideko garraio-antolamenduko araudia betez. Ez da aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik.
Gure aireportuetako aparkaleku batzuetako abonatuen kasuan, zure datuak (harremanekoak) tratatu egingo ditugu jakinarazpen komertzialak bidaltzeko (horretarako berariaz eman duzun baimenean oinarrituta) eta inkestak egiteko (Aenak ematen duen zerbitzua hobetzeko duen interes legitimoan oinarrituta). Aenak jakinarazten du emandako baimena edozein unetan ukatu daitekeela, bai eta tratamenduaren aurka egin ere, mezu elektroniko bat bidalita ocpd@aena.es helbidera.
Zure datuak biltzeko helburua betetzeko eta helburu horretatik eta tratamendutik sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira, aplikatzekoa den osasun-araudia erreferentziatzat hartuta. Zure datuak ospitaleei edo beste zentro mediko batzuei jakinarazi ahalko zaizkie, zerbitzua ematean hori beharrezkoa dela ikusten bada, interesdunaren bizi-interesean oinarrituta edo interes publikoan egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren erantzuleari emandako botere publikoak betetzeko. Beste edozein kasutan ez da daturik jakinaraziko, lege-betebehar batek edo errekerimendu judizial batek eskatzen duenean izan ezik. Ez da aurreikusten nazioarteko transferentziarik.
ERABILTZAILEAREN datuak tratatzeko lege-oinarria da Erabilera Baldintza Orokorren arabera Wifi zerbitzua emateko kontratuaren gauzatzea eta Kode Penalaren 31. bis artikuluarekin lotutako legezko betebeharrak betetzea, komunikazio elektronikoetan datuak gordetzeari buruzko 25/2007 Legean ezartzen den betebeharra betetzeaz gain.
Halaber, ERABILTZAILEAK onarpen-aukera markatuz berariaz onartzen badu, Aenak erabili ahalko ditu Wifi zerbitzuan alta egiteko erregistroan eman diren datuak eta nabigaziotik eta kokapenetik lortu direnak, zuri esperientzia pertsonalizatua eskaintzeko zure perfilera egokitzen diren eta Aenak berak posta elektroniko bidez bidaliko dituen jakinarazpen komertzial zein publizitatekoekin, esaterako, bidaiariarentzat informazio interesgarria duten buletinak edo Aenako edo hirugarrenen aireportuetako dendetan sustapenak eta deskontu-kupoiak dituztenak, honako arlo edo sektore hauei buruz: Automobilgintza eta ibilgailuak alokatzea, aisia, bidaiako agentziak, turismoa, garraioa, aireko konpainiak, jatetxeak, ehungintza sektorea, moda, apaintze eta kosmetika, finantzarioa eta aseguratzailea, prentsa eta aldizkariak, jokoak, apustuak.
Tratamendu horiek eman duzun baimenean oinarritzen dira. Aenak jakinarazten du horretako eman duzun baimena edozein unetan ukatu ahalko duzula, mezu elektroniko bat bidalita serviciowifi@aena.es edo ocpd@aena.es helbideetara, gaian “WIFIRAKO BAIMENEAN BAJA” adierazita. Aipatu bitarteko elektronikoaren bidez jakinarazpen komertzialak eta publizitatea eta/edo informazioa bidaltzeko baja egitea edo emandako baimena ukatzea eskatzen badu ERABILTZAILEAK, Aenak jakinarazten du gailuari lotutako datuak eta ERABILTZAILEAREN altaren kredentzialen datuak tratatuko dituela baja-eskaera izapidetu ahal izateko. Baimena ukatzeak ez dio inondik ere eragingo Wifi zerbitzua emateko kontratua gauzatzeari. Aipatu bitarteko elektronikoen bidez jakinarazpen komertzialak zein publizitatekoak eta/edo informaziokoak bidaltzea, helburu komertzialetarako, publizitaterako edo informazio orokorrerako produktu eta zerbitzuen eskaintza prospektiboa eta datuak estatistika eta segmentazio helburuetako erabiltzea ERABILTZAILEARI eskatu izan zaion baimenean oinarritzen dira.
Tratatutako datuak: Identifikazio-datuak, esaterako posta elektronikoaren helbidea (sarbidea posta elektroniko bidez egiten bada), pasahitza eta erabiltzailea (sarbidea Aena Club bidez egiten bada), edo antzeko beste datu batzuk, sarbidea sare sozialen bidez egiten bada. Badira, halaber, sisteman erregistratuta geratzen diren eta aipatu helburuetarako nahitaezkoak diren beste datu batzuk, hala nola: wifi-ra konektatzen den gailuaren izena, MAC helbidea, IP helbidea, telefono zenbakia eta IMEI (sarbidea telefono bidez bada), konexio eta nabigaziorako datuak, eta geolokalizazioarenak.
Bildu ziren helburuak betetzeko beharrezkoa den denboraz gordeko dira zure datuak, eta 25/2007 Legeak legezko betebeharrerako ezartzen duen epean. Bildu diren helbururako datuak tratatzearen ondorioz erreklamazioak eta erantzukizunak sor daitezkeen bitartean ere gordeko dira.
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak aurreikusten duen betebeharretarako izan ezik. Jardueraren garapenerako edo zerbitzua emateko beharrezkoa denean, datuak nazioartean transferitu ahalko dira, eta Aenak dagozkion neurriak hartuko ditu horretarako.
Abiazio Orokorreko pilotuak, gure sareko aireportuetan oinarririk ez dutenak: Harremanetarako datuak bildu eta gordeko dira, gure aireportuetan zauden bitartean sortzen zaizun edozein gorabeheraren aurrean zurekin harremanetan jartzeko eta aireportuko tasak kudeatu eta ordaintzeko. Tratamendu hori legezko betebeharretan (tasen ordainketa) oinarritzen da, bai eta Aenak aireportuaren jarduera bermatzeko duen interes legitimoan ere, bai eta bere interes legitimoan ere (adibidez, gorabehera meteorologikoa bada eta bere aireontziaren segurtasunari eragiten badio). Kasu batzuetan, ENAIRE edo EUROCONTROL erakundeak eskatzen badute, eta zurekin zuzenean harremanetan jarri ezin izan badute, harremanetarako datuak eman ahal izango dizkiegu erakunde horiei, dagozkizun tasa aeronautikoen ordainketa zurekin kudea dezaten, erakunde horiek zurekin harremanetan jartzeko duten interes legitimoan oinarrituta, tasa horiek fakturatzeko, beren legezko betebeharrak betetzeko bildu behar baitituzte. Zure datuak egonaldian zehar gordeko dira, baita aplikatu beharreko legezko epeetan sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko ere.
Terminalerako sarbidearen kontrola. Aireportuetako instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko, justifikazio-dokumentuak erakusteko eskatu ahal izango dizugu (hegazkinera igotzeko txartela, aparkalekuko txartela, ekipajea galdu izanaren frogagiria, etab.) terminalera sartzeko arrazoi legitimoren bat dagoela egiaztatzeko. Egiaztapen horretan zehar, litekeena da langileek zenbait datu pertsonal ikustea (izen-abizenak, hegaldiaren datuak, etab.) une batez eta oharkabean, baina inola ere ez da erregistratzen eta gordetzen sarbideen kontrola dela-eta lortutako informazio hori. Halaber, jakinarazten dizugu sarbide-kontrola dela-eta erakutsitako egiaztagirietan egon litezkeen datu pertsonalak ez direla alderatuko nortasun pertsonaleko dokumentazioarekin (NANa, pasaportea edo baliokidea), eta ez direla erabiliko beste ezein helburutarako. Tratamendua Aena-ren interes legitimoan oinarritzen da, eta ez du esan nahi informazio pertsonala lagatzen edo gordetzen denik.
Barne-azterketa bat egin dugu, datuak babesteko duzun eskubidea eta Aenak azpiegitura estrategikotzat eta, kasu askotan, kritikotzat jotzen diren aireportu-instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko duen interes legitimoa haztatuz, eta ondorioztatu dugu Aenaren interes legitimoa zure eskubide eta askatasunen gainetik dagoela, datu-tratamendu horrek datu-babeserako eskubidean esku-sartze txikia eragiten baitu.
Aireportu batzuetan dauden joko interaktiboen plataforman parte hartzea. Aireportuko itxaronguneetan joko interaktiboen plataformak dituzten aireportuetako batean baldin bazaude, zure irudia eta lortutako puntuazioa entretenimendu-zerbitzu hori emateko bakarrik erabiliko ditugu. Tratamendu hori sistemaren pantailara hurbiltzean eta jokoan parte hartzeko gogoa erakustean emandako baimenean oinarrituko da. Zure irudiak eta puntuazioak ez dira gordeko, eta ez zaizkio inori jakinaraziko.
Aenaren Bizitza eta Istripuen Aseguruaren onuradunak. Aenako langile batek bizitza- eta istripu-aseguruaren onuradun izendatzen bazaitu, jakinarazten dizugu Aena Taldearen enpresek (gure langileak zerbitzuak enpresaren zein taldetan ematen dituenaren arabera) tratatu egingo dituztela zure datu pertsonalak (izen-abizenak eta NANa) aseguruaren gestiorako eta hori aseguru-artekaritzari eta aseguruari komunikatzeko, hori guztia gure enpresei aplikagarri zaizkien legezko betebeharrak betez. Zure datuak helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta, ondoren, 3 urtez (5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
Geolokalizazio-sistemak dituzten ibilgailuak: Aenako edo maniobren arloan lan egiten duten beste enpresa batzuetako langileak badira eta zure enpresarena den baimendutako ibilgailuren bat gidatzen badute, Aenak gidariaren identifikazio-datuak eta une jakin batean gidatzen ari diren ibilgailuaren geolokalizazioari buruzko datuak trata ditzake, lege-betebeharrak betetzeko (plataformako segurtasun-arauak eta aire-segurtasuneko araudiak). Ibilgailua gidatzen ari diren bitartean eta legezko aplikazio-epeetan gordeko dira datuak. Une horretan ibilgailuaren gidariaren identifikazio-datuak enpresak edo konpainiak eman ditzake. Ibilgailua nahasita dagoen gorabeheraren bat ikertu behar denean, Aenak aireportuko edo aeronautikako ikuskatze-eginkizunak dituzten organismo publikoei eman ahal izango dizkie datu horiek, hala badagokio, izan daitezkeen gorabeherei erantzuteko, betiere lege-betebeharrak betez.
Gure webguneko erabiltzailea bazara, ondorengo tratamendu hauen berri ematen dizugu:
Aena Enplegua. Aena Enplegua atalari dagokionez, bi tratamendu daude:
Emandako baimena uka dezakezu edozein unetan, mezu elektroniko bat bidalita ocpd@aena.es helbidera. Mezuan hau adieraziko da: “Interesdunaren baimena kentzea”, eta zure nortasuna egiaztatzeko informazioa ere erantsiko da.
Aena, Aena Desarrollo Internacional eta Aena Sociedad Concesionaria del Aeropuerto Internacional de la Región de Murcia izango dira zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak. Datuok webgunean kudeatutako lan-eskaerak eta aukeraketa-prozesuak kudeatzeko erabiliko dira.
Datuak hautaketa-prozesua dirauen bitartean eta erreklamazio-epea bitartean gordeko dira.
Interesdunak: jakinarazten dizugu interesdun zaren aldetik izena ematen duzunean, zure helbide elektronikoa hiru urtez gordeko dela. Behin hori igarota, gure datu-basetik ezabatuko da, eta berriz ere izena eman beharko duzu etorkizuneko hautaketa-prozesuetan interesik baduzu.
Enplegu-eskaerei buruzko zure datuak, arestian adierazi bezala, ordezkari sindikalei jakinarazi ahalko zaizkie hori beharrezkoa denean, aplikagarria den araudiari jarraituz. Horrez gainera, jakinarazten dizugu ezen, abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak) agintzen duenari jarraituz, prozesuren batean parte hartuz gero, hautagaien emaitzak webgunean argitara daitezkeela, aurretik beste datu pertsonal batzuetatik bereizita.
Enplegu-eskaera jakin batzuetarako, zure datuak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eman ahal izango zaizkie, aurrekari penalik dagoen egiaztatzeko, interes publikoan oinarrituta (Abiazio Zibilerako Segurtasun Programa Nazionala).
Aena taldeko erakunde onuradunei, zure baimenean oinarrituta aireportu-kudeaketako jardueran diharduten hautaketa-prozesuen onuradun direnei, baldin erakunde horietarako lanpostu batera aurkezten bazara, eta ez bada aurreikusten nazioarteko lagapen edo transferentzia gehiagorik, legezko betebeharra izan ezik.
Aena Club kide egiten bazara, edo zerbitzu hauek erabiltzen badituzu: VIP zerbitzuak (Meet & Assist, lehentasunezko sarbide-eskubidea -Fast Lane edo VIP aretoak edo zerbitzuak), Aenaren webguneko aparkaleku-erreserbak, Marketplace-ak (Food to Fly, Aena Travel eta Shop to Fly), esteka honetan kontsulta dezakezu dagokion politika.
Aena Hornitzaileak ataria. Zure enpresaren ordezkari zarela enpresei zuzendutako zerbitzuren bat eskatzen baduzu (adibidez,Hornitzaileak Ataria), zure datu pertsonalak, haren ordezkari zarela, hornitzaileen atariak eskatutako eta eskainitako zerbitzuak emateko beharrezkoak diren kudeaketak egiteko tratatuko dira (kontratazio-agiriak kontsultatu eta deskargatzea, eta Aenaren lizitazio berrien aurrean alertak jasotzeko harpidetza egitea).
Tratamendu hori zure baimenean oinarritzen da, eta zure enpresarekin harremanak ezartzeko zure harremanerako datuak erabiltzea, berriz, interes legitimoan oinarrituta dago, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Legeari jarraituz. Aenak jakinarazten du horretarako emandako baimena edozein unetan uka daitekeela mezu elektroniko bat bidalita ocpd@aena.es helbidera, gaian “BAJA HORNITZAILEEI EMANDAKO BAIMENEAN” adierazita, eta zure identifikaziorako informazioa erantsita. Zure datuak baja eskatzen ez duzun bitartean eta erreklamazioak aurkez daitezkeen bitartean gordeko dira. Ez da aurreikusten datuak lagatzerik (legeak agintzen duenean izan ezik) edo nazioartera transferitzerik.
Gure profilak sare sozialetan kudeatzea: Ildo horretan, gure sare sozialen bidez biltzen den informazioa helburu hauetarako erabiliko da, Aenaren interes legitimoan oinarrituta:
Tratatutako datuak dira sare sozialeko zure profilaren identifikazio-datuak, egindako iruzkinak eta zure gorabeherak konpontzeko zuk zeuk ematen dizkiguzun datu pertsonalak: Izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, zerbitzu zehatzerako beharrezkoak diren datuak (matrikula, erreserba-lokalizatzailea, bankuko datuak, MMP, VIP aretoak, Fast Track, Fast Lane, etab.), bai eta gure sare sozialetan mezu pribatuen bidez sortzen edo igortzen duzun edukia ere.
Zure datuak aurreikusitako helburuak betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta, ondoren, behar bezala blokeatuta gordeko dira, gure kontratu-harremana edo kontratu-aurrekoa betetzetik eta Aenaren kontura beste legezko betebehar batzuk betetzetik erantzukizunak erator daitezkeen bitartean.
Zure datuak jakinaraz ahal izango zaizkie Aenak eskaintzen dituen zerbitzuekin lotutako enpresei edo horiek ematen dituzten enpresa emakidadunei, hori beharrezkoa denean zure eskaerari edo gorabeherari erantzuteko. Ez da aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik.
Kanpoko enpresa bateko langilea bazara, sakatu hemen pribatutasun-politika zehatza kontsultatzeko.
Kasu horretan, Aena taldeko enpresek zure datu pertsonalak tratatuko dituzte zure enpresaren ordezkari edo enpresaburu indibidual gisa, lizitazio-prozesuetan eta kontratuak gauzatzeko prozesuetan parte hartzeko, bai eta jakinarazpen elektronikoak izapidetzeko ere gure sistemen bidez kontratatzean, edo hornitzaileek bezeroei emandako zerbitzuak kudeatzeko (kontratatutako zerbitzuaren kudeaketa, telefonoz harremanetan jartzeko bitartekoak erabiltzea eta zerbitzuarekin lotutako gaiak jakinarazteko hornitzaileak emandakoak, zerbitzu horren kudeaketa administratiboa, zerga-araudia betetzeko derrigorrezko betebeharrak eta emandako zerbitzuen ordainketa edo kobrantza kudeatzea).
Kasu horietan, derrigorrezko datuak eman behar dituzula jakinarazten dizugu, kontratua garatzeko, kontratua sinatu aurreko neurriak aplikatzeko, edo dagozkion legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoak direnak ere. Bestela, ezingo da kontratua gauzatu edo sinatu, edo Aenak ezingo ditu bere legezko betebeharrak bete.
Enpresa esleipendunaren, enpresa lizitatzaileen eta enpresa horien ordezkarien datuak Aenak tratatu egingo ditu kontratu-harremana eta kontratu aurreko harremana behar bezala kudeatzeko, legezko betebeharrak betetzeko (sektore publikoko kontratuen araudia eta sinadura elektronikoari buruzko araudiak), lizitazioan parte hartzeko eskaintzetan aurkeztu beharreko eranskin eta inprimakiak sinatuz emandako adostasuna oinarri hartuta.
Halaber, harremanetarako emandako datu profesionalak zure enpresarekin harremanak izateko erabili ahal izango direlarik, tratamendu hori Aenaren interes legitimoan oinarrituko da.
Oro har, Aenak interesdunaren datu pertsonalak biltzen ditu zuzenean, eskaintzen dituen zerbitzuen eskaera- edo erregistro-inprimakien bidez, politika honetan azaltzen den bezala.
Batzuetan, datu pertsonalak hirugarrenen eskutik jaso ditzakegu, hala nola hegazkin-konpainiak, bezeroak eta enpresa laguntzaileak, interesduna edo bere enpresa alderdi den kontratu bat gauzatzeko beharrezkoa denean, edo horretarako legezko betebeharra dagoenean.
Bildu ziren helburuak betetzeko beharrezkoa den denboraz gordeko dira zure datuak.
Ondoren, datuak tratatzearen ondorioz erreklamazioak eta erantzukizunak sor daitezkeen bitartean gordeko dira zure datuak, betiere bildu ziren helburuaren baitan.
Arestian aipatutakoez gain, komunikazio hauek aurreikusten dira:
Aukeraketa-prozesuetako onuradun diren Aena taldeko erakundeak, lanpostu baterako eskaera eginez gero. Hauek izango lirateke aipatu erakundeak, beraz:
Aena, Aena Desarrollo Internacional eta Aena Sociedad Concesionaria del Aeropuerto Internacional de la Región de Murcia izango dira zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak. Datuok webgunean kudeatutako lan-eskaerak eta aukeraketa-prozesuak kudeatzeko erabiliko dira. Hala, ez da aurreikusten datuen lagapen gehiagorik ez eta nazioarteko transferentziarik ere, lege-betekizunak horrela ezarri ezean.
Aena-k eta Aena Concesionaria del Aeropuerto Internacional de la Región de Murcia-k, tratamenduaren arduradun gisa beharrezko neurri teknikoak edo antolaketakoak hartuko dituzte datuen segurtasuna bermatze aldera, datuak aldatu edo galdu ez daitezen eta inork erabili edo ikusi ez ditzan.
Nahi duenak galdetu dezake bere datu pertsonalak tratatzen diren ala ez. Horrez gain, Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokorraren arabera, interesdunak eskubide hauek ditu:
Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, ezabatzeko, horien aurka egiteko eta tratamendua eta eramangarritasuna mugatzeko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta zure baimena ukatzeko eskubidea ere, AENA SME SAren aurrean zein Aena Sociedad Concesionaria del Aeropuerto Internacional de la Región de Murcia SME SAren aurrean, honako helbide elektroniko honen bidez: ocpd@aena.es, edo Peonías, 12, 28042 Madril helbidera idatzia bidaliz edo Izapideak eta Erreklamazioak atariaren bidez (https://tramitesyreclamaciones.aena.es/eu/izapideak-eta-erreklamazioak.html).
Era berean, barne-azterketei buruzko informazio gehigarria eska dezakezu Politika honetan zehazten diren tratamenduetarako, datuak babesteko duzun eskubidea eta gure interes legitimoa haztatuta, interes legitimoan oinarrituta, datuak babesteko gure ordezkariarekin jarraian azaltzen den eran harremanetan jarrita.
Zalantzaren bat izanez gero, gure Datuak Babesteko Ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honen bitartez: dpd@aena.es
Halaber, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (AEPD- https://www.aepd.es/es), hura arduratzen baita Espainian datuen babesa gainbegiratzeaz eta kontrolatzeaz.
Esta Web utiliza cookies propias y de terceros necesarias para su funcionamiento, para analizar sus hábitos de navegación y para servir publicidad.
Asimismo, algunas cookies guardan relación con funcionalidades ofrecidas en la web.
Para obtener más información, acceda a nuestra Política de cookies.