Informazioa eta Topaguneak | Bilboko Aireportua | Aena

Bilboko Aireportuko zerbitzuak

Hemen aurkituko dituzu aireportuko zerbitzu guztiak

Informazioa eta topaguneak

Informazioa eta topaguneak Bilboko Aireportuan

INFORMAZIOA ETA TOPAGUNEAK

Galdutako gauzak

Telefono bidezko arreta, 06:00etatik 18:00etara.
Telefonoa: (+34) 944 869 350

Posta elektroniko bidezko arreta, 18:00etatik 23:30era.
Posta elektronikoa: infobio@aena.es

INFORMAZIOA ETA TOPAGUNEAK

Turismo-informazioa

Turismo-bulegoa

Espainiako lehenengo turismo bulego teknologikoa. Eusko Jaurlaritzak abiarazitako proiektuak barne hartzen duen instalazioa da, Euskadira iristen diren bisitariei laguntzeko. Lau telebista pantaila bertikal handiren gainean dago eraikita, eta aukera ematen dio erabiltzaileari terminala utzitakoan zer topatuko duen jakiteko. Eguneko 24 orduetan egongo da martxan; bi ordenagailu-pantaila ditu, bisitariak hotelak kontsultatu ahal izateko, Bilbora edo inguruko hirietara iristeko moduen berri izateko, baita eguraldiaren nahiz hainbat aukera turistikoren berri izateko ere.

Telefonoa: (+34) 944 031 444

Posta elektronikoa: airbioturismo@gmail.com

INFORMAZIOA ETA TOPAGUNEAK

Laguntza birtualeko guneak

Pantaila digitalak, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak eta aireportuko hainbat gunetan kokatuak. Horien bidez, aireportuko informazio-langileekin zuzeneko dei interaktiboak egin daitezke, hegazkineratzeko txartela eskaneatu daiteke zure hegaldiari buruzko informazio zehatza eskuratzeko eta instalazioei buruzko informazioa, bidaiarientzako zerbitzuak, merkataritza-zerbitzuak eta ohiko galderak eskuratu daitezke. Gainera, gailuak QR kodeak eskaneatzeko duen aukerari esker, aireportuko informazio guztia modu erosoan eraman daiteke Aenaren ChatBot-aren WhatsApp kanalaren bidez.

Telefonoa: (+34) 913 211 000

Logo Aena