Web irisgarritasuna | Aena

Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Aena SME SAk lanean dihardu bere erabiltzaileen eskura komunikazio-kanal irisgarri bat jartzeko, inklusiboa eta pertsona guztien beharretara egokitua dagoena, oztopo digitalak ezabatzeko eta bere webgunean eskuragarri dauden informazio eta zerbitzuetarako sarbide unibertsala errazteko.

Ahalegin hori bat dator irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa), bai eta maiatzaren 8ko 11/2023 Legean ezarritakoarekin ere (lege horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/882 (EB) Zuzentaraua —produktu eta zerbitzuen irisgarritasun-eskakizunei buruzkoa— txertatzen du Espainiako ordenamendu juridikoan). Gainera, UNE-EN 301549:2022 arauak zehaztutako irizpide teknikoei eta Estatuko Administrazio Orokorraren web-orriak editatzeko eta argitaratzeko gidaren gomendioei jarraitzen zaie.

Gaur egun, gure webgunea UNE-EN 301549:2022 arauan ezarritako irisgarritasun-baldintzak betetzeko egokitze-prozesuan dago. Arau hori web-edukirako WCAG 2.1 irisgarritasun-gidalerroetan oinarrituta, AA mailan.

WAI jarraibideak

Aena-k bere web orriko edukiak AA Ziurtagiriaren bidez balida daitezen lan egiten du, WAIk (Web Accessibility Iniciative) ezarritako gomendioei jarraikiz. Hau, W3C-ren (World Wide Web Consortium) nazioarteko lan taldea da eta gizarteko kolektiboek mundu birtualean haustura sozialaren arrazoi izan daitezkeen bereizkeriarik paira ez dezaten lanean dihardu.

Ildo horretan, Aenaren atarian erabilitako teknikak WAIk adierazitakoekin bat datoz, bai XHML markatzeari, bai CSSri dagokionez, honako hauek salbuespen direlarik: PDF dokumentuak eta erabilitako bideo eta erreproduzitzaile multimediaren azpitituluak eta audiodeskribapena.

Harremanak

Egun, atariko orrietara sarbide hobea izateko lanean ari gara. Irregulartasunik hautemanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoko helbide honen bidez: webpublica@aena.es.