Lege abisua

AENA SME, S.A.-REN WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Helburua

Aena SME, S.A.-k www.aena.es domeinu-izenarekin identifikatuta dagoen gunea sortu eta eguneratzen du, bertako informazioa erabilera publikokoa izan dadin.

Atarira sartzeak eta bertatik nabigatzeak bere erabilera baldintzak eta legezko informazio guztia erreserba gabe ezagutu eta onartzea esan nahi du.

Aurrez aurre ditugun baldintza orokorrak webgunearen sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzea dute helburu. Baldintza orokorrak zehaztuta izan arren, Aena SME, S.A.-k aukera izango du zerbitzu espezifikoen erabilera edota kontrataziorako baldintza partikularrak ezartzeko ere. Zerbitzu jakin baten baldintza orokorrak eta bereziak bat ez badatoz, azken horietan azaldutakoari erreparatuko zaio.

Aena SME, S.A.-ren harremanetarako datuak:
Helbidea: Peonías, 12. 28042, Madril.
IFK: A86212420
Harremanetarako telefonoa: (+34) 91 321 10 00

Aena SME, S.A.-k hurrengo inskripzio-datuak ditu Madrilgo Merkataritza Erregistroan: 28.806 liburukia, 211. orrialdea, 8. atala eta M-518648 orria.

2. Aplikazio-eremua

Aena SME, S.A.-k Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen www.aena.es Internet atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du lege-ohar honek.

Aena SME, S.A.-k berezko lege-nortasuna du, Estatuarenetik bereizitakoa. Era berean, ondare propioa, gaitasun juridiko osoa eta bere helburuak gauzatzeko askatasun osoa ditu.

3. Erantzukizuna baztertu

Aena SME, S.A.-k ahalegin guztiak egiten ditu webgune honetako edukietan izan litezkeen akatsak saihesteko.

Aena SME, S.A.-k ez du bermatzen guneko informazioa guztiz zehatza eta eguneratua izatea. Gainera, informazioa aurretik inolako abisurik eman gabe aldatu ahal izango du.

Aena SME, S.A.-k ez du hirugarren pertsonek webgune honen edukiak erabili izanagatik sortutako erantzukizunik bere gain hartzen.

Webguneko informazioaren (adibidez, hegaldien ordutegiak, lizitazioak, informazio aeronautikoa, planoak, enplegu-eskaintzak, etab.) helburua informatzea da. Eskaintzen den informazioa ez da beti osoa, zehatza eta eguneratua izango. Lizitazioen eta legezko testuen kasuan, ez da bermatzen ofizialki onartutako testuaren erreprodukzioa guztiz zehatza izatea. Bakarrik benetako testuak izango dira dagozkion aldizkari ofizialen edizio inprimatuetan edo prentsan argitaratutakoak.

Aena SME, S.A-k emandako informazioa orokorra da eta ez da aholkularitza profesional edo juridikoa.

Aena SME, S.A.-k bere esku dituen baliabide guztiak jarriko ditu atariak etenaldirik ez izateko. Hori bai, ezin du bermatu akats teknologikoak ez izatea, edota atariko edukiak eta zerbitzuak uneoro eskuragarri egotea. Ondorioz, ez ditu bere gain hartzen eskuragarritasun ezak sortutako kalte-galeren erantzukizuna, ezta Aena SME, S.A.-ren erruz gertatu ez diren deskonexioek, matxurek edota sare gainkargek edo erorketek sortutakoena ere.

Aena SME, S.A.-k ez du ziurtatzen zure sistema informatikoari kalterik eragingo dion birusik edo beste elementurik izango ez duenik. Aena SME, S.A.-k ez du aipatu birus edo bestelako elementuek sor ditzaketen kalte-galeren inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

4. Zerbitzuen harpidetza

Oro har, webgunera sartzeko ez da izena eman behar. Hala ere, litekeena da web orriaren bitartez eskaintzen diren hainbat zerbitzuetara sartzeko harpidetza formularioa bete behar izatea. Kasu horietan, erabiltzaileak ematen dituen datu guztiak benetakoak direla bermatzen du. Era berean, erabiltzaileak emandako informazio guztia uneoro eguneratua izateko ardura eta konpromisoa hartu behar du.

Erregistratzean, erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, horrek behar bezala erabili beharko du eta isilpean gorde beharko du. Ondorioz, erabiltzaileak dira Aena SME, S.A.-k emandako pasahitzen edo edozein motatako identifikatzaileak gordetzeko eta horien konfidentzialtasuna bermatzeko arduradunak, eta pasahitz edo identifikatzaileak aldi baterako zein modu iraunkorrean hirugarren pertsonen esku ez uzteko eta zerbitzuak beraiek bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Beste pertsona batek bere pasahitza erabiliz zerbitzua legez kanpo erabiltzen badu, erabiltzailea bera izango da arduraduna.

5. Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren Eskubideak

© Aena SME, S.A., 2018.

Aena SME, S.A. da webgune honetako jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra, baita webguneko edukiena ere.

Jabetza intelektualari buruzko nazioarteko legeek eta hitzarmenek babesten dituzte web honen testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logoak, egitura eta bestelako elementuak. Gune honetako eduki osoaren edo zati baten edozein erreprodukzio, transmisio, egokitzapen, itzulpen, aldaketa, jakinarazpen edo bestelako ustiaketa, edozein modutara egiten dela ere, bitarteko elektronikoak, mekanikoak edo bestelakoak erabiliz, erabat debekatuta dago aurrez Aena SME, S.A.-ren baimen idatzirik ez badago. Eskubide horiek urratuz gero, dagozkion prozedura judizialak ekar ditzake.

6. Webgunearekiko hipertestu-loturak edo estekak

Aena-ren gunerako hipertestu-lotura bat (aurrerantzean esteka) jarri nahi duten beste webgune batzuetako erabiltzaileek edo titularrek, sareko estekei buruzko Aena SME, S.A.-ren arauak bete behar dituzte.

  • Esteka www.aena.es Orri Nagusira edo Hasierara zuzendu ahal izango da soilik, Aena SME, S.A.-k idatziz berariazko baimena ematen ez badu.
  • Esteka osoa izan behar da: hau da, erabiltzailea http://www.aena.es URL helbidera eraman behar du, eta www. aena.es atariaren orri nagusiak pantaila osoa hartu behar du. Aena SME, S.A.-k berariaz eta idatziz baimentzen ez badu, lotura egiten duen webguneak ezingo du inolaz ere www.aena.es erreproduzitu, bere webguneko edo bere "frame" baten zati gisa sartu edo "browser" bat sortu www.aena.es webgunearen edozein orrialdetan.
  • Material, informazio edo eduki iraingarriak, lizunak edota legez kanpokoak dituzten webguneei www.aena.es orrira estekak egitea debekatzen die Aena SME, S.A.-k, baita orokorrean onartutako moralaren, ordena publikoaren edota arau sozialen aurkako edukiak dituztenei ere.
  • Aena SME, S.A-k www.aena.es webgunera esteka bat egitea nahi duenari gomendatzen dio Aena SME, S.A. markaren logotipoa erabiltzea esteka ilustratzeko.

Edonola ere, beste webgune batzuek Aena SME, S.A.-ren esteka izateak, ez du esan nahi Aena SME, S.A.-k inolako loturarik edo harremanik izan behar duenik esteka jartzen duen webgunearen titularrarekin, ezta Aena-k webgune edo atari horietako edukia promozionatu, babestu edo gomendatu behar duenik ere.

Bestetik, Aena SME, S.A.-ren webguneak estekak edo loturak izan ditzake Aena SME, S.A.-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneekin. Aena S.A.-k ez du inolako erantzukizunik Aena SME, S.A. webgunearen loturen edo bilatzailearen bidez sar daitekeen atari edo webgune horietan ager daitezkeen edukien gainean. Aena S.A.-ren webguneko loturen helburu bakarra informazioa eskuratzea da.

7. Zugangsbeschränkungen

Aena SME S.A. behält sich das Recht vor, jederzeit und ohne vorherige Ankündigung jedem beliebigen Benutzer den Zugang zur Website oder zu Teilen von ihr zu verweigern.

8. Zuzenbide aplikagarria eta eskumena duen jurisdikzioa

Gune honetako elementuak erabiltzen badira, bertan adierazitako adierazpen legalak onartu behar dira, batez ere, web honi buruzko edozein gatazka bakarrik Espainiako Eskubidearen arabera konpontzeari dagokionez, beraz, Espainiako Epaitegiak eta Auzitegiak eskudun bakarrak izango dira.

9. Baldintza eta ohar hauek aldatzea

Aena SME, S.A.-k webgune honetan aplikatzen diren baldintzak eta oharrak aldatzeko eskubidea du.

10. Zerbitzu bereziak

  1. Hegaldien informazioa

    Webguneak hegaldiei buruz ematen duen informazioa ahalik eta eguneratuena da. Aire-konpainiek Aena SME, S.A.-ri emandako funtzionamendu-datuetan eta estimazioetan oinarritzen da.

    Aena SME, S.A.-k ahal duen guztia egiten du fidagarritasuna eta berehalako eguneratzea bermatzeko. Dena den, hegaldi zehatz baten informazio gehiago behar izanez gero, aire-konpainiari galdetu.

    Fakturazioaren eta orduen informazio gehiago izateko, hegaldiaz arduratzen den aire-konpainiarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

    Bidaiaria bazara edo bidaiari bati lagunduko badiozu, aireportura joan aurretik begiratu webgunea. Kontuan izan hegaldien informazioa denbora errealean eguneratzen dela, eta aireportura heldu bitartean alda daitekeela. Mesedez, datuak baieztatzeko aire-konpainiari galdetu.

    Era berean, kontuan izan gure web orrian azaltzen diren ordu guztiak bidaia egiten den aireportuko orduan daudela.

    Aena SME, S.A. ez da orri honetan ageri den hegaldien inguruko informazioa erabiltzeagatik zuzenean edo zeharka gerta litezkeen kalte-galeren erantzule.

  2. Hornitzaileen kontratazioa eta merkataritza-kontratazioa

    Aena SME, S.A.-k nahi duenarentzat abian dauden lizitazioei buruzko informazioa eskaintzen du webgunean. Horrez gain, kontratazio alorreko jardueren berri ere ematen du.

    Hemen azaltzen diren datu, dokumentu eta informazio guztiek informazio izaera baino ez dute. Estatuko Aldizkari Ofizialean, Europako Komunitateen Aldizkari Ofizialean eta beste komunikabide batzuetan argitaratutako testuak bakarrik izango dira benetakoak.

    Aena SME, S.A.-k ez du bere gain hartzen orri hauetako informazioa oinarri hartuta partikularrek burutu ditzaketen ekintzen gaineko erantzukizunik.

  3. Aena enplegua

    Aena SME, S.A.-ren webguneak Aena SME, S.A.-ren enplegu deialdiak ezagutzeko eta horietan parte hartzeko aukera eskaintzen du, baita Aena SME, S.A.-n egiten diren lanbideei buruzko informazioa ere.