Meet & Assist | Bilboko aireportua | Aena

Zer eskaintzen dizu zerbitzuak?

Gure aireportuetan arreta esklusiboaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, Meet & Assist-eko langileek egindako harrera- eta laguntza-zerbitzuekin, irteeran, iritsieran edo iragatean.

  • Ongietorria, arreta esklusiboa eta bidaiariari laguntzea.
  • Laguntza fakturazio-prozesuan.
  • Laguntza aireportuko immigrazio- eta aduana-kontroletan.
  • Segurtasun-kontroletarako lehentasunezko iragaztea.
  • Aena-ren Vip guneetan egotea eta bertako zerbitzuez gozatzea.
  • Ekipajeak jasotzeko laguntza.
  • Informazioa eta laguntza iragateetan eta hegaldien konexioetan.
  • Agurra eta laguntza transfer eta garraio zerbitzuetan.

*Meet&Assist zerbitzuak ez du barne hartzen ekipajea eramatea, ez eta aireportuko immigrazio- eta aduana-kontroletara lehentasunezko sarbidea ere.

Meet & Assist

Garraio titulu balioduna duten bidaiarientzako zerbitzu esklusiboa. Erosketa gutxienez 48 ordu lehenago egingo da. Erosketa egin ondoren, Meet & Assist -eko agenteak bezeroarekin harremanetan jarriko dira telefonoz, zerbitzuaren datuak, elkargunea, data eta ordua zehazteko. Zerbitzuaren harremanetarako telefono zenbakia (+34) 674 75 49 73 da, 5:30etik 22:30era.

Erabiltzaileak elkargunean agertu beharko du adostutako orduan, eta Meet & Assist erakundeko langileak identifikatu beharko ditu. Harekin joan eta lagundu egingo diote denbora guztian, VIP aretoan dagoen bitartean izan ezik.

Zerbitzua, oro har, gehienez hiru orduz eman ahal izango da. Hegaldien irteeretan atzerapenik egonez gero, kasuan kasuko atzeraldiaren arabera zabaldu ahal izango da epe hori.


Erabili beti Aenaren kanal ofizialak VIP zerbitzuak erosteko

Logo Aena