Bisita kulturalak | Donostiako Aireportua | Aena

Eskola irteerak

Donostiako Aireportuak doako bisitak eskaintzen ditu bere instalazioetara, batez ere mundu akademikoan, aireportu-ingurunea eta bertan egiten diren prozesuak ezagutarazteko.

  • Donostiako Aireportuak bisitaldien programa dauka. Helburua aireportuen mundua jendeari helaraztea da, eta, bereziki, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei, lanbide-heziketa ikastetxeei eta unibertsitateei zuzenduta dago. Bisitaldiak beharren arabera antolatzen dituzte.
  • Ikastetxeei aireportuen mundua, aire-garraioa eta abiazioa bizitzeko, behatzeko eta deskubritzeko aukera ematen die aireportuak, aipatutako guztia gure inguruko garapen sozialari eta ekonomikoari lotuta.
  • Bisitaldiak hiru ordukoak dira, sei urte baino gehiagoko haurrentzat prestatuta daude eta aurrez eskatu behar dira.
  • 10 ikasleko tutore laguntzaile bat egon beharko da.
  • Ordutegia aireportuarekin adostuko da.
Logo Aena