kategoriak-gas

Hemen aurkituko dituzu aireportuko zerbitzu guztiak

iritsiera-gunea-gas

IRITSIERA-GUNEA

Ekipajeen bilketa

Ekipajeak jasotzeko aretoan zaudenean, ekipajea jatorrian fakturatu baduzu, begiratu pantailetan zure hegaldiari esleitutako zinta-zenbakia. Aireportuak ekipajeak jasotzeko hiru zinta garraiatzaile ditu, eta ekipaje berezietarako hirugarren bat ere bai.

Ekipajea galdu edo hondatu bada, joan zaitez aire-konpainiaren edo aireportuko zure handling agentearen mahaira.

IRITSIERA-GUNEA

Aduana

Aireportuko aduana-zerbitzua ekipajeak jasotzeko aretoan dago.

EBko kide ez den herrialde batetik bazatoz, zure ekipajean garraiatzen dituzun ondasunak deklaratu eta aireportuko aduana kontrolgunetik pasa behar duzun baloratu beharko duzu . Hauek dira aitortu beharreko gai batzuk: elikagaiak, balio handiko ekipo elektronikoak eta 10.000 eurotik gorako kopuruak, besteak beste. Zalantzarik izanez gero, galdetu Aduana kontrolgunean bertan.