Aurretik jakinarazitako kasuak eta jakinarazi gabeak bereizita, eta baita irteera- eta iritsiera-bidaiariak ere, hauek dira gehienez ere itxaron beharreko denborak:
Irteeretan laguntza jaso arte gehienez ere itxaron beharreko denbora, aurrez jakinarazitako kasuetan:
- erabiltzaileen % 80: 10 minutu, iritsiera abisua eman denetik.
- erabiltzaileen % 90: 20 minutu, iritsiera abisua eman denetik.
- erabiltzaileen % 100: 30 minutu, iritsiera abisua eman denetik.
Irteeretan laguntza jaso arte gehienez ere itxaron beharreko denbora, aurrez jakinarazi gabeko kasuetan:
- erabiltzaileen % 80: 25 minutu, iritsiera abisua eman denetik.
- erabiltzaileen % 90: 35 minutu, iritsiera abisua eman denetik.
- erabiltzaileen % 100: 45 minutu, iritsiera abisua eman denetik.
Iritsieretan zerbitzua eskuragarri egon arte (*) gehienez ere itxaron beharreko denbora, aurrez jakinarazitako kasuetan:
- erabiltzaileen % 80: 5 minutu, hegazkina iristen (**) denetik.
- erabiltzaileen % 90: 10 minutu, hegazkina iristen (**) denetik.
- erabiltzaileen % 100: 20 minutu, hegazkina iristen (**) denetik.
Iritsieretan zerbitzua eskuragarri egon arte (*) gehienez ere itxaron beharreko denbora, aurrez jakinarazi gabeko kasuetan:
- erabiltzaileen % 80: 25 minutu, hegazkina iristen (**) denetik.
- erabiltzaileen % 90: 35 minutu, hegazkina iristen (**) denetik.
- erabiltzaileen % 100: 45 minutu, hegazkina iristen (**) denetik.
(*) Oharra: eskuragarritasunari dagokionez, hegazkineko/ontziratzeko atean dagoen agentearen ordua hartuko da kontuan.
(**) Oharra: hegazkinaren iritsiera ordutzat joko da, hegazkina aparkatzeko gunera iritsi eta gurpiletan altxagarriak ipintzen zaizkion momentua, laguntza-eskaera une horren ostean egin bada izan ezik. Azken kasu horretan, zerbitzua eskatzen den unetik kontatuko da denbora.
Kontua izan behar da, aire-garraioan desgaitasuna duten edo mugikortasun urriko pertsonen eskubideei buruzko 1107/2006 Erregelamendua (CE) oinarri, aireportuko kudeatzailearen erantzukizuna dela zerbitzua bermatzea, baldin eta laguntzaren beharra hegaldiaren irteera baino gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazi bada.