Irteera Gunea | Gasteizko Aireportua | Aena

kategoriak-gas

Hemen aurkituko dituzu aireportuko zerbitzu guztiak

irteera-gunea-gas

Irteera Eremuak Gasteizko Aireportuan

IRTEERA-GUNEA

Fakturazioa

Erregistratze-mahaiak terminalaren beheko solairuan daude.

Joan zaitez bertara denbora nahikoarekin, ustekabekorik ez izateko.

Schengen eremura doazen hegaldien kasuan, irteera programatutako ordua baino ordu eta erdi lehenago joatea gomendatzen dugu.

Online fakturazio mugikorrarekin check-in-a egin eta hegazkinera igotzeko txartela jaso dezakezu zure terminal mugikorrean, posta elektronikoz, SMS bidez edo gailu mugikorretarako aplikazioen bidez. Fakturatu behar ez baduzu, zuzenean segurtasun kontrolera joan zaitezke.

Airelinea gehienek, aireportura joan aurretik, online check delakoa egiteko aukera ematen dute beren webguneen bidez. Hegazkinera igotzeko txartela lortuko duzu eta zuzenean segurtasun-filtroetatik igaro ahal izango zara soilik eskuko ekipajea baldin badaramazu.

Gogoratu bidaiako dokumentu guztiak inprimatu behar dituzula (txartel elektronikoa, hegazkinera igotzeko txartela,...). Kontuan hartu konpainia batzuek errekargua aplikatzen dutela aireportuan hegazkinera igotzeko txartela berriro igortzeagatik.

IRTEERA-GUNEA

Segurtasun-kontrola

Bidaiari guztiek segurtasun-kontrola igaro behar dute hegazkinera igotzeko eremuan sartzeko, metalak detektatzen dituen arkutik igaroz, eta eskuko ekipajea eta berekin daramatzaten gainerako objektuak ere (berokiak, jakak, mugikorrak, giltzak) X-izpien ekipo batetik pasatuz.

Segurtasun-kontrola igaro aurretik, bidaiariari bere hegazkinera igotzeko txartela eskatuko zaio.

IRTEERA-GUNEA

Pasaporte-kontrola

Zure hegaldiaren helburua Schengen eremutik kanpoko herrialde bat bada, dokumentazio-kontrola igaro beharko duzu.

Bidaiatzeko oinarrizko dokumentua pasaportea da, nahiz eta herrialde batzuetara bidaiatzeko NANa nahikoa den. Zenbait herrialdek beste agiri batzuk ere eskatzen dituzte: bisa, txertoen ziurtagiria, iritsiera data baino gutxienez 6 hilabete geroago iraungitzen den pasaportea, etab. Kontsulta ezazu zure konpainian.

IRTEERA-GUNEA

Hegazkinera igotzea

Hegazkinera igotzeko ateak beheko solairuan daude.

Segurtasun-kontrola gainditu ondoren, bila ezazu aireportuko pantailetan hegazkinera igotzeko zure atea zein den. Zain zauden bitartean, zergarik gabeko denda bat eta kafetegi bat dituzu.

Hegazkinera igotzeko atean, nor zaren egiaztatzeko dokumentazioa erakutsi beharko diezu konpainiako langileei. Halaber, kontsultatu zure konpainian bertako langileei zer dokumentazio aurkeztu behar zaien.

Logo Aena