Donostiako Aireportuko zerbitzukoak

Hemen aurkituko dituzu aireportuko zerbitzu guztiak

Negozio-aretoa eta atseden-gela

NEGOZIO-ARETOA ETA ATSEDEN-GELA

Hitzaldi eta bileretarako aretoa

Aena-k hitzaldietarako eta laneko bileretarako zein bilera pribatuetarako kudeatzen duen aretoa, terminalaren eremu mugatuan dagoena.

Iritsi, egin zure bilera eta hartu hegaldia berriro. Donostiako aireportuak eskura jartzen dizu hitzaldietarako areto bat, 25 eserleku dituena, laneko bileretarako zein bilera pribatuetarako. Terminalaren eremu mugatuan dago, eta sarbide azkarra du. Halaber, bada atseden gela eta VIP arreta alokatzeko aukera ere, baita Iberiaren laguntza zerbitzu osagarriak kontratatzekoa ere.

Posta elektronikoa: aeropuertosansebastian@aena.es

NEGOZIO-ARETOA ETA ATSEDEN-GELA

Atseden-gelak

Atseden-guneak.

Atseden-gela pribatua

Aena-ren jabetzako aretoa, Irteeretan eta Iritsieretan erabilgarri dagoena, hegaldi pribatu zein komertzialetarako. Iberia-ren laguntza-zerbitzuaren bidez kontrata daiteke, edo soilik atseden-gela gisa (zerbitzu osagarririk gabe).

Lau pertsonentzako aretoa da, eraikinaren albo batetik aretoraino diskrezio osoz pasa ahal izateko eta, ondoren, plataformara igarotzeko. Horretarako, beharrezkoa da Iberiarekin VIP laguntza-zerbitzua kontratatzea; aukeran dakar catering zerbitzua eta kortesiazko autoa, plataforman hegazkineraino joateko.

Bestela, hegaldi komertzialetan aretoa atseden-gela gisa eta laguntza-zerbitzurik gabe aloka daiteke; orduan, bertaratzea eta hegazkineratzea terminalaren alde publikotik egingo da. Interesdunak posta elektronikoz eska diezaioke aretoaren errentariari. Hala ere, bertan ez duzu arreta pertsonalizaturik jasoko.

Posta elektronikoa: aeropuertosansebastian@aena.es

Atseden-gela publikoa

Gune publikoan dagoen lau giroko doako atseden-gunea.