Soinu-igorpenak

Bilboko aireportuko Ingurumen Sailak zarata neurtzeko terminalak (TMR) ditu aireportu inguruko toki estrategikoetan; hala, aireontziek egiten duten zarata hauteman, neurtu eta lotu ahal dute, inguruko leku estrategikoetan kokatutako mikrofonoei esker.

TMR terminalak estrategikoki kokatu dira, aireportuaren eragin-eremuan inguruko zarata behar bezala neurtzeko. Guztira, lau terminal finko eta terminal mugikor bat daude; horien bidez, hegazkinek sortzen duten hots-kutsadura kontrolatzen da egunero.

TMR terminalen kokalekuak:
TMR-1: Leioa (udaletxean)
TMR-2: Erandio (hilerrian)
TMR-3: Loiu (udaletxean)
TMR-4: Derio (kultur etxean)
TMR-5: Zamudio (eskola publikoan)