Mugimendu murriztuko pertsonak

Eska ezazu laguntza, aireportura iristen zarenean, zure bidaiari ekiteko guztia prest egon dadin.
MMP
Laguntza eskaera

Eska ezazu gure web orrian mugikortasun mugatuko pertsonei laguntzeko zerbitzua, gutxienez, 48 ordu lehenago.

Gogoan izan zure premien berri eman beharko diozula beti zure aire-konpainiari, hegazkineko zure plaza ziurtatua izateko.

Aenak badu telefono zerbitzua ere, zure mugikortasun mugatuko premiei erantzungo diena, eguneko 24 orduetan.

Telefonoa 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00.

> Entzuteko desgaitasuna duten pertsonak

Laguntza eskatu

    Topaguneak
    Bilboko aireportuak mugikortasun mugatuko pertsonen laguntza zerbitzuarekin erlazionatutako topaguneak ditu.
      Informazio orokorra

      Europako Parlamentuaren CE 1107/2006 Erregelamenduari jarraiki, 2008ko uztailaren 26tik aurrera mugikortasun murriztua duten bidaiariei arreta eskaintzeko zerbitzua jarriko da abian Europako aireportu guztietan.

      Komunitate mailako neurri honek gizarte aurrerabide handia ekarriko die pertsona elbarrituei eta, horregatik, horretara bideratu dira beharrezko baliabide ekonomikoak, materialak eta giza baliabideak, pertsona guztiek, edozein dela ere beren ezgaitasuna, Europako edozein tokiren artean bidaiatzeko orduan aire-garraioaz gozatzea bermatuko dien kalitatezko zerbitzua izan dezaten Espainiako aireportu guztietan.