Mapari buruzko ohiko galderak
WebTrak sistemak Bilboko aireportuko hegaldiei buruzko informazioa ematen du: hegaldi-zenbakia, hegazkin mota, altitudea eta ibilbidea.
Aplikazioak Torrejón-en (Madril) kokatuta dagoen Aireko Trafikoa Kontrolatzeko Zentroak (ACC) emandako radarretako eta hegaldi-planetako datuak erabiltzen ditu, bai eta aireportuaren inguruko udalerrietan dauden Zarata Monitorizatzeko Terminaletako (TMR) zaratari buruzko datuak ere, eta eremu horretako kartografian erakusten ditu.
Informazioa guztiz fidagarria da. TMRak urtero aztertzen dira laborategi ofizial batean, Metrologiari eta Ikuskapen Teknikoari buruzko irailaren 25eko ITC/2845/2007 Legean xedatutakoa betez. Horrez gain, metrologiari buruzko legeak xedatutakoa betez, TMR guztiei probak egin zaizkie, eta Ereduaren Onarpen-agiria eskuratu dute Espainian. Halaber, TMR guztiak egunero egiaztatzen dira, baimendutako prozedura teknikoen bidez; hala, neurketen zehaztasuna bermatzen da.
Segurtasun-arrazoiak direla eta, ibilbideei buruzko informazioak 30 minutuko atzerapena du. Zarata-mailari eta zarata hori eragin duten aireontziei buruzko informazioa 24 ordu igaro ondoren eskura daiteke.
60 eguneko denbora-tarteko datu historikoak kontsultatu ahal dira.
Aireratzeak berdez ageri dira, eta lurreratzeak, berriz, gorriz; erreferentzia-puntua Bilboko aireportua da beti.
Irteera edo helmuga Bilboko aireportua duten eta 20.000 oin (6.096 m) baino gutxiagoko altitudean ibiltzen diren aireontziak erakusten dira, betiere aireportua erdigunean duen 100 x 100 km-ko eremu errektangularrean badaude.
WebTrak erabili ahal izateko, ordenagailuak instalatuta izan behar du Adobe Flash Player programaren azken bertsioa. Eta, horrez gain, ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Windows 98 edo sistema eragile berriagoa.
- 128 MB-ko RAM memoria (256 MB gomendatzen da).
- 500 MHz-ko prozesadorea (1 GHz-koa gomendatzen da).
Tresnari buruzko iruzkinen bat egiteko edo gorabehera tekniko baten berri emateko, bidali mezua posta elektroniko honetara: WebTrakBIO@emsbk.com.
WebTrak erabiltzeko arazoak badituzu eta tresnari buruzko iruzkinen bat egin edo gorabehera tekniko baten berri eman nahi baduzu, mesedez, idatzi posta elektroniko honetara: WebTrakBIO@emsbk.com.
WebTrak aplikazioaren bidez egin dezakezu. Horretarako, sakatu zure kexarekin lotura duen aireontziaren ikonoa. Menu tolesgarrian, sakatu kexa erregistratzeko botoia eta bete formularioan eskatzen zaizkizun datuak.
Kexa orokor bat ere erregistratu ahal duzu; horretarako, bete "Ikertu" "Nola” erlaitzean dagoen formularioa.
Aireportuaren planoak