Iritsierak

Partekatu:

Aireporturako iritsierak

Iritsieren eremua terminalaren beheko solairuan dago (1. solairua).

Hegazkinetik jaistean, jarraitu jarraibideak pasaporte kontrola igarotzeko eta ekipajeak jasotzeko gunera eta aduanara joateko.

Pasaporteak eta immigrazioa

Zure hegaldia Schengen eremutik kanpoko herrialderen batetik baldin badator, pasaporte kontroletik igaro beharko duzu. Espainian sartzeko baldintzei buruzko informazio gehiago lor dezakezu Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministeroa Leiho berria orrialdean.

Ekipajeen bilketa

Ekipajeak jasotzeko aretoan zaudenean, ekipajea jatorrian fakturatu baduzu, begiratu pantailetan zure hegaldiari esleitutako zinta zenbakia. Aireportuak ekipajeak jasotzeko bi gela ditu, bata EBko hegaldietarako eta beste EBtik kanpoko hegaldietarako.

Ekipajea galdu edo hondatu bada, joan zaitez aire-konpainiaren edo aireportuko zure handling agentearen mahaira.

Aduana

Aireportuko aduana zerbitzua erkidegoz kanpoko iritsiera eremuan dago (0. solairua). Telefonoa: 944 710 601.

EBko kide ez den herrialde batetik bazatoz, zure ekipajean garraiatzen dituzun ondasunak deklaratu eta aireportuko aduana kontrolgunetik pasa behar duzun baloratu beharko duzu: deklaratu beharreko produktuak dira, besteak beste, elikagaiak, balio handiko ekipo elektronikoak, 10.000 eurotik gorako diru kopuruak, etab. Zalantzarik izanez gero, galdetu Aduana kontrolgunean bertan.

Dendak eta jatetxeak

Zerbait jan edo edan nahi baduzu, aireportuan kafetegi bat dago iritsieren hall-ean. Erosketaren bat egin behar baduzu, goiko solairuko fakturazio hall-era joan behar duzu.

Banku-zerbitzuak

Dirua atera behar baduzu, kutxazain automatikoak dauzkagu, bat iritsieren solairuan eta hiru irteeren solairuan.

Autoen alokairua

Auto bat alokatu behar duzu? Joan zaitez ibilgailuak alokatzeko enpresen mahaietara. Aparkalekuko 0. solairuan daude; terminalaren beheko solairuko konexio korridoretik irits zaitezke bertara.