Ingurugiroa

Bilboko aireportua jabetu da ingurumenak gaur egun duen garrantziaz eta aeronautikako eta aireportuko jarduerek bertan izan dezaketen eraginez, horregatik, hitza eman du ingurumenarekiko eta naturarekiko harremana zaintzen eta hobetzen saiatuko dela.

Bilboko langileak oso sentsibilizatuta daude ingurumena hondatzearekin, izan ere, aireportua kokatuta dagoen eskualdeak produkzioko eta beste garaietako sektoreek eragindako hamaika ingurumen inpaktu jasan behar izan du, garai horietan ingurumenaren alderdiak ez baitziren behar bezala baloratzen, sare ekonomikoari eta produktiboari dagokionez.

Helburu horrekin eta aireportuko jarduerak berak ingurumen inpaktua sortzen duela jabeturik, Bilboko aireportuak erabaki zuen ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzea. Sistema horrek, izapide zorrotz eta dokumentatuen bitartez, identifikatuko zituen ingurumen-inpaktua sor zezaketen alderdiak eta tratamendu egokia beharko zuketen alderdiak.

Espainiako Normalizazio Erakundeak (AENOR) ISO 14001 Ingurumen Kudeaketaren ziurtagiria eman zion Bilboko aireportuari 2004ko otsailean.