Garraio publikoa

Herriz kanpoko autobusak
Herriz kanpoko autobusak

Bizkaibus Linea A3247 Bilbo-Aireportua

Bilboko Termibus aireportuarekin lotzen duen zerbitzua, geltoki hauekin: Kale Nagusia 79, Moyua plaza eta Errekalde zumardia 11. Iritsieren solairuan bezeroen arretarako eta txartelak saltzeko gune bat dago.

Tren-geltokiak aireportuan
Telefonoa.
  • Telefonoa: 902 222 265
Tarifak

Noizbehinkako txartela: 3 € (1,14 € Barik txartelarekin)

Ordutegia

Ordutegi berri murriztua apirilaren 14tik beste abisu bat eman arte:

Bilbotik, lanegunetan irteten dira 5:15etik 22:00etara, 30 minuturo, eta larunbat eta jaiegunetan 5:15etik 21:15era, orduro.

Aireportutik, lanegunetan irteten dira 6:00etatik 00:00etara, 30 minuturo, eta larunbat eta jaiegunetan 6:45etik 23:45era, orduro.

Esteka interesgarriak

Aireportua - Zarautz - Donostia

Aireportua eta Donostiako Pio XII.a plaza lotzen dituen zerbitzu zuzena. Eskaririk egonez gero, Zarautzen ere geldialdia egiten du. Salmenta bat egiten denean (bai bidaia agentzietan, Donostia-Zarautz-Loiuko aireportua noranzkoan, nola aireportuan bertan, Loiuko aireportua-Zarautz-Donostia noranzkoan), ibilgailua Zarautzen sartuko da. Autobusak suhiltzaileen biribilgunean egingo du geldialdia.

Tren-geltokiak aireportuan
Telefonoa.
  • Telefonoa: 902 101 210
Tarifak

  • Donostia-Aireportua: 17,10 €.
  • Zarautz-Aireportua: 14,80 €.

Ordutegia

Donostiatik egunero 5: 00etatik 21: 00etara uzten da 60 minuturo.

Aireportutik egunero 6: 45etatik 11: 45etara ateratzen da 60 minuturo.

Esteka interesgarriak

Arrasate - Bergara - Eibar - Aireportua

Egunero aireportuko irteeren lekuraino joaten den linea, honako udalerri hauetan geldialdia egin ondoren: Arrasate (Garibay), Bergara (Ibargaray) eta Eibar (Ego–Gain). Alderantzizko noranzkoan, aireportuko iritsieren lekutik abiatu eta Arrasateraino joaten da, ibilbide eta geldialdi berberak eginda.

Tren-geltokiak aireportuan
Ordutegia

Oñatitik egunero 5.00etan ateratzen da. Arrasaten egunero 5.15, 08.00, 11.00, 14.00, 17.15 eta 21.15ean ateratzen da.

Aireportutik egunero 6: 45, 9.45, 12.45, 15.45, 19.15 eta 23.15etik ateratzen da (azken bidaia hau Oñatin amaitzen da).

Esteka interesgarriak