Aurkezpena

Bilboko Aireportua Bilboko hiriko berrikuntza eta indarraldi berriaren isla nabarmenetako bat da. Bizkaiko hiriburutik 12 kilometrora dago.

Bilboko aireportua modu eraginkorrean aritu da lanean azken urteotan egon den zirkulazioaren etengabeko hazkundeari aurre egiteko. Zirkulazioa nazionala da gehien bat, baina nazioarteko zirkulazioa hazten doa, beste aireportu handiekin, hiri turistikoekin eta negozio guneekin dituen lotura onei esker.

50 helmuga baino gehiagorekin, euskal aireportuak inguruko eremu guztiarentzat egiten du lan, azpiegitura berriarekin: ohiko bidaiariari egokitutako dendak, munduan ezagunak diren markekin, euskal gastronomia ahaztu gabe, betiere. Gainera, pasaporteak kontrolatzeko gunea zabalduko da, EBko bidaiariek nortasun-agiria irakurtzeko sistema automatiko berria erabil dezaten.

2019an, 5.905.804 bidaiarik erabili zituzten bertako instalazioak, 51.591 hegaldi izan ziren eta 979 tonako zama mugitu zen.

BIDAIARIEN ZIRKULAZIOAREN BILAKAERA
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2010 3.888.955 2015 4.277.725
2011 4.046.172 2016 4.588.339
2012 4.171.065 2017 4.973.809
2013 3.800.774 2018 5.469.406
2014 4.015.350 2019 5.905.804