Irisgarritasuna

Aena SME, SA-k komunikazio-bide praktiko eta erabilgarria jarri du erabiltzaile guztien esku, oztopoak ezabatze aldera, eta, hala, sarean duen presentzia hobetu du web orriaren diseinua eta programazioa hobetuta; sinpletasun, irisgarritasun eta eraginkortasun handienaren irizpideei jarraituz. Hartara, eskainitako informazioa eta zerbitzuak kontsultatu nahi dituen edozeini hedatu ahal izango dira.

Ekintza hori "Espazio publikoen eta horien edukien irisgarritasuna" bultzatzeko E-Europe 2002 ekintza-planari buruzko Europar Batasuneko Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko Ebazpenarekin bat dator, 2002ko uztailaren 11ko informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko Zerbitzuen Legean bildutako xedapenak betetzen ditu eta "Estatuko Administrazio Orokorreko web orriak editatzeko eta argitaratzeko gidako" jarraibideei men egiten die.

WAI jarraibideak

Aena-k bere web orriko edukiak AA Ziurtagiriaren bidez balida daitezen lan egiten du, WAIk (Web Accessibility Iniciative) ezarritako gomendioei jarraikiz. Hau, W3C-ren (World Wide Web Consortium) nazioarteko lan taldea da eta gizarteko kolektiboek mundu birtualean haustura sozialaren arrazoi izan daitezkeen bereizkeriarik paira ez dezaten lanean dihardu.

Ildo horretan, Aenaren atarian erabilitako teknikak WAIk adierazitakoekin bat datoz, bai XHML markatzeari, bai CSSri dagokionez, honako hauek salbuespen direlarik: PDF dokumentuak eta erabilitako bideo eta erreproduzitzaile multimediaren azpitituluak eta audiodeskribapena.

ILUNION ACCESIBILIDAD, ESTUDIOS Y PROYECTOS WCAG-WAI AA Ziurtagiria (beste leiho batean irekiko da)

Harremanak

Egun, atariko orrietara sarbide hobea izateko lanean ari gara. Irregulartasunik hautemanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoko helbide honen bidez: webpublica@aena.es.