Iritsierak

Partekatu:

Aireporturako iritsierak

Iritsieren eremua terminalaren beheko solairuan dago.

Hegazkinetik jaistean, jarraitu jarraibideak pasaporte kontrola igarotzeko eta ekipajeak jasotzeko gunera eta aduanara joateko.

Pasaporteak eta immigrazioa

Zure hegaldia Schengen eremutik kanpoko herrialderen batetik baldin badator, pasaporte kontroletik igaro beharko duzu. Espainian sartzeko baldintzei buruzko informazio gehiago lor dezakezu Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministeroa Leiho berria orrialdean.

Ekipajeen bilketa

Ekipajeen bilketa gelan zaudenean, jatorrian fakturatu baduzu ekipajea, zoaz zure hegaldiari dagokion zinta garraiatzailera. Aireportuak ekipajeak jasotzeko bi zinta garraiatzaile ditu.

Ekipajea galtzen bazaizu edo hondatu egin bada, zoaz aire-konpainiaren erregistratze-mahaira.

Aduana

EBko kide ez den herrialde batetik bazatoz, zure ekipajean garraiatzen dituzun ondasunak deklaratu eta aireportuko aduana kontrolgunetik pasa behar duzun baloratu beharko duzu: deklaratu beharreko produktuak dira, besteak beste, elikagaiak, balio handiko ekipo elektronikoak, 10.000 eurotik gorako diru kopuruak, etab. Zalantzarik izanez gero, galdetu Aduana kontrolgunean bertan.