Ingurugiroa

2002ko maiatzean, Gasteizko aireportuak AENORek (Espainiako Normalizazio eta Ziurtagiri Erakundea) eta emandako Ingurumen Kudeaketaren ISO-14001 Agiria lortu zuen. Agiri honek nazioarteko mailan onartzen eta baliozkotzen du ingurugiro arloan aireportuak burutu dituen jarduerak eta esfortzua.

Aireportuak onartutako ingurumen-kudeaketa sistemak ondokoak biltzen ditu, beste gauza batzuen artean: hondakin solidoen kudeaketa horien banaketarekin eta balorazioarekin, hondakin arriskutsuen kudeaketa, araztegiko isurien emaria handitzea, araztegi honetan ezarritako hobekuntzak eta ureztaketetarako azalko urak arautzea eta biltzea. Era berean, kontsumoa murrizteko eta papera, informatikako materialaren fungibleak, etab. birziklatzeko helburuak zein xedeak ezarri dituzte.