Garraio publikoa
Aireportua-Gasteiz
Bidaiarien hegaldi erregularrak dauden egunetan aireportua eta Gasteizko hirigunea lotzen dituen linea.
- Argibide telefono: 945 200 100
3€.
Aireportura doan autobusa hegaldia baino bi ordu lehenago irteten da Cadena y Eleta kaletik. Hegaldia iritsi eta ordu erdi geroago irteten da aireportutik, bidaiariek ekipajea hartu eta txartela erosi ondoren. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu informazio-telefonora edo begiratu Autobuses Alegría enpresaren webgunea.
Aireportura doan autobusa Cadena y Eleta kaletik irteten da, Maria Inmaculada katedralaren aurrean, eta geralekua du Gasteizko autobus geltokian (Euskaltzaindia plaza). Aurkako norabidean ere geraleku berdinak ditu.
Bidaiaren gutxi gorabeherako iraupena: 15 minutu autobus geltokitik/geltokira eta 30 minutu Gasteizko erdigunetik/erdigunera.
Errepideko sarbideak
Laguntzailea: Google
Aireportuaren planoak