Exploring the World from Bilbao

Exploring the World From Bilbao gune berritzaile eta sortzailea da, non bidaiariak kalitatezko produktu ugari eta eskaintza zabala aurki ditzakeen. Horiei esker, aireportu honetatik igarotzen diren bidaiarien askotariko eskariak betetzen ditu. Ricardo Pérez sukaldari txalotuak mundu osoko gastronomian murgiltzea proposatzen du kontzeptu honekin -barazki edo oilaskozko enpanadilla japoniarrak, hegalabur tatakia sojarekin, zitrikoekin eta jengibrearekin, edota hot pork delakoarekin, besteak beste- baina tokiko gastronomiaren mamia albo batera utzi gabe, eta horretarako pintxo batzuk ere eskaintzen ditu: “gilda” klasikoa, trainera eta, hau ere aski ezaguna, legatz-puska piper erreekin. Ogitarteko hotz eta beroak ere eskaintzen ditu, ogi bereziarekin prestatuak, eta osagaiak modu atsegingarrian konbinatzen dituzte. Adibidez, urdaiazpiko iberikoa camembert gaztarekin; izokina wasabizko maionesarekin; eta raff tomatea hegaluze-mendrezkarekin.

Non bilatu Exploring the World from Bilbao aireportuan