Bisitaldi kulturalak

Gasteizko aireportuak bisitaldien programa dauka. Helburua aireportuen mundua jendeari helaraztea da, eta, bereziki, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei, lanbide-heziketa ikastetxeei eta unibertsitateei zuzenduta dago. Bisitaldiak beharren arabera antolatzen dituzten. Ikastetxeei aireportuen mundua, aire-garraioa eta abiazioa bizitzeko, behatzeko eta deskubritzeko aukera ematen die aireportuak, aipatutako guztia gure inguruko garapen sozialari eta ekonomikoari lotuta.

Bisitaldiak bi ordukoak dira, sei urte baino gehiagoko haurrentzat prestatuta daude eta aurrez eskatu behar dira. Astelehenetik ostiralera egin ohi dira, goizez. Komenigarria da taldeak berrogei pertsona baino gehiagokoak ez izatea.

Bisitaldietan jarraitu ohi duten gidoia ondokoa da:

  • Gasteizko aireportuen historia labur-labur (Lakua, Mola Jenerala eta Foronda).
  • Egungo aireportua (ezaugarriak, bitarteko teknikoak, dimentsioak, etab.).
  • Nolakoa da aireportu bat (bisitaldia terminalera, sua itzaltzeko zerbitzua eta Meteo).
  • Zer da aire-zirkulazioa.
  • Nolakoa da hegazkina (bisitaldia, ahal bada).
  • Nolakoa da merkataritza-hegaldia.
Harremanetarako:
Telefonoa: 945 163 504
Faxa: 945 16 35 51