Aurkezpena
Gasteizko aireportua Foronda alkate-auzoan, hiritik zortzi kilometrotara dago. Merkantzien zirkulazioagatik garrantzitsua da. 2020. urtean, Madril-Barajas, Bartzelona-El Prat eta Zaragozako aireportuen ostean, merkantzia kopuru handiena garraiatu zuen Espainiako laugarren aireportua izan zen.
Gasteizko aireportuak merkantzia zirkulazioan berebiziko eboluzioa izan du; batik bat 1994. urtearen ostean (1993. urtean, 427 Tm mugiarazi zituen). Horren arrazoia hainbat karga konpainiak aireportua merkantziak iristeko aukeratu izana da ondoren banatzeko (iragankorrak), baita beste merkantzia mota bat banatzeko irteera puntu bezala ere (paketeria). Nabarmen hazi da nazioarteko merkantzien zirkulazioa, Europako Batasuneko aduana-hesiak zabaldu dituztelako.
2020. urtean, 45.359 bidaiarik erabili zituen haren instalazioak, 10.317 hegaldi izan ziren eta 64.334 tona karga mugitu ziren bertatik.
Urtea | Bidaiariak | Merkantziak (T) | Urtea | Bidaiariak | Merkantziak (T) |
---|---|---|---|---|---|
2011 | 28.211 | 34.692 | 2016 | 36.902 | 52.136 |
2012 | 24.389 | 34.648 | 2017 | 84.261 | 60.479 |
2013 | 6.912 | 37.482 | 2018 | 140.903 | 62.145 |
2014 | 7.073 | 42.161 | 2019 | 174.024 | 64.470 |
2015 | 11.182 | 46.372 | 2020 | 45.359 | 64.334 |
Errepideko sarbideak
Laguntzailea: Google
Aireportuaren planoak