VIP gunea

Catering, prentsa eta informazio pertsonalizatuaren zerbitzuak hegaldiaren zain zauden bitartean.

Hitzaldi eta bileretarako aretoa

Aenak hitzaldietarako eta laneko bileretarako zein bilera pribatuetarako kudeatzen duen areto berria, terminalaren eremu mugatuan dagoena.

Iritsi, egin zure bilera eta hartu hegaldia berriro. Donostiako aireportuak eskura jartzen dizu hitzaldietarako areto bat, 25 eserleku dituena, laneko bileretarako zein bilera pribatuetarako. Terminalaren eremu mugatuan dago, eta sarbide azkarra du. Halaber, bada atseden gela eta VIP arreta alokatzeko aukera ere, baita Iberiaren laguntza zerbitzu osagarriak kontratatzekoa ere.

Atseden gela eta VIP

Aenaren jabetzako aretoa, Irteeretan eta Iritsieretan erabilgarri dagoena, hegaldi pribatu zein komertzialetarako. Iberiaren laguntza zerbitzuaren bidez kontrata daiteke, edo soilik atseden gela gisa (zerbitzu osagarririk gabe).

Eraikinaren albo batetik aretoraino diskrezio osoz pasa ahal izateko eta, ondoren, plataformara igarotzeko lau pertsonentzat hornitutako aretoa. Horretarako, beharrezkoa da Iberiarekin VIP laguntza zerbitzua kontratatzea; aukeran dakar catering zerbitzua eta kortesiazko autoa, plataforman hegazkineraino joateko.

Bestela, hegaldi komertzialetan aretoa atseden gela gisa eta laguntza zerbitzurik gabe aloka daiteke; orduan, bertaratzea eta hegazkineratzea terminalaren alde publikotik egingo da. Interesdunak posta elektronikoz eska diezaioke aretoaren errentariari. Hala ere, bertan ez duzu arreta pertsonalizaturik jasoko.

Atseden gela

Gune publikoan kokatuta dagoen lau giroko doako atsedengunea.