Aurkezpena

Donostiako aireportua Hondarribiko udalerrian, hiritik 22 kilometrotara iparekialderantz, Bidasoako eskualdean, Bidasoa ibaiaren estuarioaren ondoan dago.

Nagusiki, zirkulazio erregular nazioalerako erabiltzen da, baina nazioartekoa ere badago. 2016ean, 264.422 bidaiari mugitu ziren. Gainera, 6.950 hegaldi izan ziren eta 4,5 tona zama garraiatu zituzten.

BIDAIARIEN ZIRKULAZIOAREN BILAKAERA
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2007 466.457 2012 262.783
2008 403.191 2013 245.003
2009 315.294 2014 245.422
2010 286.077 2015 255.077
2011 248.050 2016 264.422