Zarata Mapa Interaktiboa

WebTrak sistemarekin, Bilboko aireportuan aireratzen edo lurreratzen diren hegaldien ibilbidea kontsultatu ahal da, eta baita horietako bakoitzaren zarata-maila ere.

WebTrak sistemak hegaldi-zenbakia, hegazkin mota, altitudea eta ibilbidea erakusten ditu.

Hona hemen erabiltzaileak dituen aukera nagusiak:

  • Aireontzien mugimenduak bistaratu:
    • Aireratzeak berdez ageri dira.
    • Lurreratzeak gorriz ageri dira.
  • Aireportuaren inguruan dauden 5 TMR-en (zarata monitorizatzeko terminalek) neurketak bistaratu.
  • Zein denbora-tarteko datuak kontsultatu nahi diren zehaztu. 60 eguneko denbora-tarteko datu historikoak kontsultatu ahal dira.
  • Zein eremu geografiko bistaratu nahi den zehaztu.

Aplikazio honen bidez, Aena-k hegazkinen mugimenduei eta sortzen den zarata-mailari buruzko informazio fidagarri eta gardena jarri nahi du Bilboko aireportuaren inguruan bizi diren auzokoen eskura.

WebTrak erabiltzeko arazoak badituzu edo galdera zein iruzkinen bat egin nahi baduzu, mesedez, idatzi posta elektroniko honetara: WebTrakBIO@emsbk.com.

WebTrak aplikazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Zarata Mapa Interaktiboaren ohiko galderak atala.