Partekatu:

Exploring The World From Bilbao gunean kokatuta dagoen establezimendua da Yandiola, kontzeptu berritzaile eta sortzailea, San Miguel enpresarekin batera antolatua. Fusioko sukaldaritza eta gero eta pisu handiagoa lortzen ari den Street Food joera bateratzen ditu.

Yandiolak gertuko produktuen aldeko apustua egiten du, benetakoak, kalitatezko sukaldaritza osasuntsua bultzatze aldera. Eskaintza gastronomikoa Ricardo Pérezek berak gainbegiratzen du.

Hasierako plater gisa, osagai begetalak dituzten plater gosegarriak proposatzen ditu izen handiko sukaldariak, hala nola, Keia izokin ketuarekin, otarrainxkekin eta berroekin prestatutako entsalada ozpin-olio hornituarekin, edota arrautzaztatutako barazki menestra Zallako tipula morearen zukuarekin. Bigarrenik, haragi eta arrainarekin prestatutako plater liluragarriak eskaintzen ditu, guztiak sormen handikoak, adibidez, txahalki puskak ardo beltzean erregosiak, edota bakailaoa, pil-pilean zein club ranero eran. Eta azken ukitua postreek ematen diote, sormen handiko gozamenen bidez, besteak beste, Idiazabal gaztarekin, irasagarrarekin eta izoztutako intxaurrekin prestatutako tarta kurruskaria, edota fruitu gorriekin eta esne-gainezko izozkiarekin prestatutako postre gratinatua.

Carta del restaurante Yandiola (pdf, 9.71 MB)

Datu interesgarriak

Ordutegia

12:00etatik 16:30era.

Kontaktua

Lekua

3. Solairua. Irteerak. Hegazkinera igotzeko eremua