Lege abisua

AENA AEROPUERTOS SA-REN WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Helburua

Aena Aeropuertos SA-k www.aena-aeropuertos.es domeinu izenarekin identifikatutako gunea sortu eta eguneratu du, bertako informazioa erabilera publikokoa izan dadin.

Webgune honetan sartu eta nabigatzeak lege-informazio guztia, inolako erreserbarik gabe, ezagutu eta onartzen dela dakar berekin.

Baldintza orokor hauen helburua webgune honetarako sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzea da baina, horiez gain, Aena Aeropuertos SA-k baldintza berezi batzuk ezarri ahal izango ditu erabilera edota eskainitako zerbitzu bereiziak arautzeko. Zerbitzu jakin baten baldintza orokorrak eta bereziak bat ez badatoz, azken horietan azaldutakoari erreparatuko zaio.

Aena Aeropuertos SA-rekin harremanetan jartzeko.:
Helbidea: Arturo Soria, 109. 28043, Madril.
IFK: A86212420
Harremanetarako telefonoa: 902 404 704
Harremanetarako helbide elektronikoa: webpublica@aena.es

Aena Aeropuertos SA-k hurrengo inskripzio-datuak ditu Madrilgo Merkataritza Erregistroan: 28.806 liburukia, 211. orrialdea, 8. atala eta M-518648 orria.

2. Aplikazio-eremua

Legezko ohar honek interneteko www.aena-aeropuertos.es atariko zerbitzuaren erabilera arautzen du. Aena Aeropuertos SA-k interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duena, alegia.

Aena Aeropuertos SA-k izaera juridikoa du, Estatukotik bereizia, baita ahalmen juridikoa, jarduteko gaitasuna eta ondarea ere, bere funtzioak bete ahal izateko.

3. Erantzukizunik Eza

Aena Aeropuertos SA-k ahalegin guztiak egiten ditu webgune honetako edukietan izan litezkeen akatsak saihesteko.

Aena Aeropuertos SA-k ez du bermatzen webgunean ageri den informazioa zehatza denik, ezta eguneratuta dagoenik ere. Gainera, aurrez abisatu gabe aldatu ahal izango du.

Aena Aeropuertos SA-k ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiez hirugarrenek egin dezaketen erabileraren erantzukizunik.

Webguneko informazioaren (adibidez, hegaldien ordutegiak, lizitazioak, informazio aeronautikoa, planoak, enplegu-eskaintzak, etab.) helburua informatzea da. Eskaintzen den informazioak ez du nahitaez sakona, osatua, zehatza edo eguneratua izan behar. Lizitazioen eta legezko testuen kasuan, ez da bermatzen ofizialki onartutako testuaren erreprodukzioa guztiz zehatza izatea. Dagokion aldizkari ofizialean edo prentsan argitaratutako testuak bakarrik dira guztiz benetakoak.

Aena Aeropuertos S.A-k emandako informazioa orokorra da eta ez da aholkularitza profesional edo juridikoa.

Aena Aeropuertos SA-k ahalegin guztiak egingo ditu atariaren erabilera ez eteteko. Hala ere, ezin du bermatu errore teknologikorik izango ez denik, ezta ataria zein edukiak beti erabilgarri izango direnik ere. Ondorioz, ataria erabilgarri ez denean, gerta litezkeen kalte-galeren erantzule ez da izango, ezta Aena Aeropuertos SA-ri egotzi ezin dakizkiokeen sarearen deskonexioetan, matxuretan edota gainkargetan gertatzen direnenak ere.

Aena Aeropuertos SA-k ez du ziurtatzen zure sistema informatikoari kalterik eragingo dion birusik edo beste elementurik izango ez duenik. Aena Aeropuertos SA-k ez du bere gain hartzen aipatutako birusek edo elementu kaltegarriek sortutako kalte-galeren erantzukizunik.

4. Zerbitzuen harpidetza

Oro har, webgunera sartzeko ez da izena eman behar. Hala ere, litekeena da web orriaren bitartez eskaintzen diren hainbat zerbitzutara sartzeko harpidetza-formularioa bete behar izatea. Horretarako, erabiltzaileak bermatzen du formularioa betetzean ematen dituen datuak benetakoak direla. Erabiltzaileak, emandako informazioa bere egoerarekin bat datorrela bermatu behar du une bakoitzean, eta hori egiteko konpromisoa eta erantzukizuna hartzen du.

Erregistratzean, erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, horrek behar bezala erabili beharko du eta isilpean gorde beharko du. Ondorioz, erabiltzaileak Aena Aeropuertos SA-k ematen dizkion identifikatzaileak edota pasahitzak behar bezala gorde beharko ditu, eta hirugarrenei ez emateko konpromisoa hartzen du, ez aldi baterako ez betirako. Erabiltzaileak pasahitza behar bezala erabiltzen ez badu edo galtzen badu, eta ondorioz, hirugarren batek zerbitzua legez kontra erabiltzen badu, erabiltzailea izango da horren erantzule.

5. Datu pertsonalen babesa

Webgunearen bidez emandako zerbitzu batera sartzeko, erabiltzaileak hainbat datu pertsonal eman beharko ditu.

Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, emandako datu pertsonalak Aena Aeropuertos SA-ren fitxategi batean gordeko ditugula jakinarazten dizugu. Fitxategiaren helburua Aena Aeropuertos SA-ren webguneak ematen dituen zerbitzuetara sartzen uztea da.

Ematen dituen datu pertsonalak egiazkoak eta zehatzak izateaz arduratuko da erabiltzailea, eta aipatutako helbururako, datuok biltzeko eta tratatzeko baimena ematen dio. Datuak aldatuz gero, Aena Aeropuertos SA-k erabiltzaileei aldaketak jakinarazteko eskatzen die, datuak eguneratuta eduki ahal izateko.

Aena Aeropuertos SA-k, tratamenduaren arduradun gisa, beharrezko neurri teknikoak edo antolaketakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatze aldera, datuak aldatu edo galdu ez daitezen eta inork erabili edo ikusi ez ditzan.

Aena Aeropuertos SA-k datu horiek atal honetan zehaztutako baldintzen arabera tratatuko ditu, eta dagokion zerbitzuaren baldintza berezietan zehaztutakoaren arabera.

Halaber, erabiltzaileak datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta ukatzeko eskubidea erabili ahal izango du Aena Aeropuertos SA-ren aurrean. Horretarako, eskaera hona helarazi beharko du, Legez ezarritako moduan: Oficina Central de Protección de Datos de Aena (OCPD), C/ Arturo Soria nº 109, 28043 Madril.

6. Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren Eskubideak

© Aena Aeropuertos SA, 2011.

Webgunearen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularra Aena Aeropuertos SA da, baita edukiarena ere.

Jabetza intelektualari buruzko nazioarteko legeek eta hitzarmenek babesten dituzte web honen testuak, diseinuak, irudiak, datu-baseak, logoak, egitura eta bestelako elementuak. Webgunearen eduki osoaren edo zati baten erreprodukzioa, transmisioa, egokitzapena, itzulpena, aldaketa edo jakinarazpena, zein beste edozein ustiapen, edozein modutan edo bitarteren bidez egina, debekatuta dago Aena Aeropuertos SA-ren idatzizko baimenik gabe. Horietako eskubideren bat urratuz gero, dagozkion prozedura judizialak jar daitezke martxan.

7. Webgunearekiko hipertestu-loturak edo estekak

Aenaren gunerako hipertestu-lotura (aurrerantzean lotura) bat jarri nahi duten beste webgune batzuetako erabiltzaileek edo titularrek, sareko estekei buruzko Aena Aeropuertos SA-ren arauak bete behar dituzte.

Edonola ere, beste webgune batzuek webgunerako estekak edo loturak izan arren, Aena Aeropuertos SA-k ez du inolako lotutarik edo harremanik izango lotura horri dagokion webgunearen titularrarekin, eta ez du esan nahi Aena Aeropuertos SA-k webgune edo atari horietako edukia promozionatu, babestu edo gomendatu behar duenik ere.

Bestetik, Aena Aeropuertos SA-ren webguneak estekak edo loturak izan ditzake Aena Aeropuertos SA-k kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneekin. Aena Aeropuertos SA-k ez du inolako erantzukizunik Aena Aeropuertos SA webgunearen loturen edo bilatzailearen bidez sar daitekeen atari edo webguneetan ager daitezkeen edukiekin lotuta. Aena Aeropuertos SA-ren webguneko loturen helburu bakarra informazioa ematea da.

8. Sartzeko mugak

Aena Aeropuertos SA-k edozein erabiltzaileri webgunera edo bertako zati batera edozein unetan eta aurretik abisatu gabe sarrera ukatzeko eskubidea du, betiere zuhurtasunez jokatuta.

9. Zuzenbide aplikagarria eta eskumena duen jurisdikzioa

Webgune honetako elementuak erabiltzeak hemen adierazitako lege-oharrak onartzen direla esan nahi du, eta, bereziki, webgune honi dagozkion gatazkak Espainiako Dekretuz bakarrik arautuko direla onartzen direla, eta horiek konpontzeko organo eskudun bakarrak Espainiako Epaitegi eta Auzitegiak direla ulertzen da.

10. Baldintza eta ohar hauek aldatzea

Aena Aeropuertos SA-k webgune honi aplika dakizkiokeen baldintzak eta oharrak aldatzeko eskubidea du.

11. Zerbitzu bereziak

  1. Hegaldien gaineko informazioa

    Webguneak hegaldiei buruz ematen duen informazioa ahalik eta eguneratuena da. Aire-konpainiek Aena Aeropuertos SA-ri baieztatutako operazio datuetan eta estimazioetan oinarritzen da.

    Aena Aeropuertos SA-k ahalegin izugarria egiten du fidagarritasuna eta berehalako eguneratzea ziurtatzeko. Dena den, hegaldi zehatz baten informazio gehiago behar izanez gero, aire-konpainiari galdetu.

    Fakturazioaren eta orduen informazio gehiago izateko, hegaldiaz arduratzen den aire-konpainiarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

    Bidaiaria bazara edo bidaiari bati lagunduko badiozu, aireportura joan aurretik begiratu webgunea. Kontuan izan hegaldien informazioa denbora errealean eguneratzen dela, eta aireportura heldu bitartean alda daitekeela. Mesedez, datuak baieztatzeko aire-konpainiari galdetu.

    Kontuan izan adierazten diren ordu guztiak tokiko orduak direla.

    Aena Aeropuertos SA ez da orri honetan ageri den hegaldien inguruko informazioa erabiltzeagatik zuzenean edo zeharka gerta litezkeen kalte-galeren erantzule .

  2. Hornitzaileen kontratazioa eta merkataritza-kontratazioa

    Aena Aeropuertos SA-k, bere webgunearen bidez, publiko orokorrari uneko lizitazioen zein kontratazioei dagozkien jarduketen gaineko informazioa ematen die.

    Hemen azaltzen diren datu, dokumentu eta informazio guztiek informazio izaera baino ez dute. Estatuko Aldizkari Ofizialean, Europako Erkidegoetako Aldizkari Ofizialean edota beste hedabide batzuetan argitaratutako testuak besterik ez dira benetakotzat jotzen.

    Aena Aeropuertos SA-k ez du bere gain hartzen orri hauetako informazioa oinarri hartuta partikularrek burutu ditzaketen ekintzen gaineko erantzukizunik.

  3. Aena Aeropuertos SA. Enplegua

    Aena Aeropuertos SA-k bere webgunean Aena Aeropuertos SA-k egiten dituen enplegu deialdiak jakinarazi eta parte hartzeko aukera ematen du, baita enplegu horiek Aena Aeropuertos SA-n izango duten zeregin eta funtzioen berri izateko aukera ere.