Entzuteko desgaitasuna duten pertsonak


Aenak entzumen eta/edo mintzamen minusbaliotasuna duten bidaiarientzako informazio eta arreta telefonikorako linea bat dauka.

Zerbitzu honi esker, minusbaliotasuna duen erabiltzaileak Informazio eta Arreta Zerbitzu Telefonikora jo dezake telefono mugikorraren bidez, testuz edo denbora errealean, beste inork bitartekari gisa jardun beharrik gabe.

Interesdunek argibideak eskura ditzakete zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa den softwarea beren telefono mugikorrean deskargatzeko, dohainik. Ondoren, 902 404 704 / (+34) 91 321 10 00 telefono zenbakietara deitu ahal izango dute edozein kontsulta egiteko eta/edo Espainiako aireportuetan laguntza eskaeraren bat egiteko.

Zerbitzua eguneko 07:00etatik 24:00, egunero.

Argibideetarako sarbidea (Telesor-eko ToMobile)